Nagusi Aretoak “Hondakinei buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentroa” joateko bisita antolatu du

2019/05/27
• Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren maiatzaren 31an, ostirala, 16:00etan txango bat antolatu du Artigas-Arraiz Zentroa ezagutzeko herriko nagusientzat.

Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzarako Bizkaiko Zentroan. sentiberatzeko ekintzak egiten dira , ikastetxeei nahiz, oro har, erakundeei, elkarteei eta herritarrei zuzendutakoak. Parte hartzen duten enpresak.Bizkaian sortutako hondakinen prebentziorako nahiz hondakin horiek berrerabiltzeko eta birziklatzeko prozesu guztien inguruan herritarrak sentiberatzea eta informatzea du xede zentroak.

Hauek dira bisitaren mugarri nagusiak:

  1. Hondakinen inguruko arazoak eta urrezko hiru arau nagusiak (murriztu, birziklatu eta berrerabili) ezagutaraztea.
  2. Hondakinek objektu baliagarri berri bat lortzeko bigarren erabilerako lehengai bihurtu arte jarraitzen duten birziklatze-prozesuak azaltzea (ekonomia zirkularra).
  3. Errefusaren tratamendua azaltzea: eta TMB plantako tratamendua, Zabalgarbi eta Artigasko biltegia.
  • Izena emateko epea: maiatzaren 27tik 30ra arte.
  • Izena emateko eta informazioa eskuratzeko  Nagusi Aretora jo daiteke astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara.
  • Prezioa: doan

Plaza mugatuak dira.