Nagusi Aretoa: BetiON hitzaldia

2019/11/04
• Eguna: Azaroak 6, asteazkena • Ordua: 18:00 • Lekua: Nagusi Aretoa

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintzak, Nagusi Aretoaren bidez, hitzaldi bat antolatu du, eta bertan azalduko digute zein den Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza zerbitzua eta nori zuzenduta dago.

Telelaguntza gizartean laguntzeko eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen duena, eta erabiltzaileei aukera ematen die, telefonoaren bidez eta komunikaziorako ekipamendu informatiko bereziarekin, etengabeko arreta-zerbitzua izateko, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, gizarte-larrialdietako edo -beharrizaneko egoeretara egokitutako erantzuna emateko prestakuntza berezia duten pertsonen eskutik, dela beren kabuz, dela beste baliabide komunitario batzuk mobilizatuz.

• Eguna: Azaroak 6, asteazkena
• Ordua: 18:00
• Lekua: Nagusi Aretoa

Izena emateko eta informazioa eskuratzeko Nagusi Aretora jo daiteke astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara. Telefonoa: 94 694 11 29.