Nagusi Aretoak bisita bat antolatu du adinekoentzat, inguruko eta kalitatezko elikadurari buruzko bi nekazaritza ustiategi ezagutzeko

2019/04/08
• Gizarte Ekintza Sailak hitzaldi bat antolatu du datorren barikurako, apirilak 12. Jatorriarengatik eta kalitatearengatik bereizten diren elikagai buruzko azalpenak emango dira bertan. Herriko nagusi guztiei zuzenduta dago.

Gure itsasoan, gure baserrietan eta gure landa inguruan, goi mailako kalitatea duten elikagai eta edariak sortu eta eraldatzen dira. Hauek dira elikadura osasuntsu baten oinarria eta gure lurraldearen osasuna hobetzen ere laguntzen dute. Bisitan  Euskadiko kalitate marka daramaten hainbat elikagai ezagutuko dira eta hauen funtsezko ezaugarriei buruz hitz egingo da: ekoizteko modua, nola kontrolatzen diren, ziurtagiria nola ematen zaien eta merkatuan nola bereizten diren.

Bisitan bi nekazaritza ustiategi ikusiko ditugu: bata Baserriko Oilaskoarena eta bestea Eusko Labeleko bildotsa eta Artzai Gazta nola egiten den ikusiko dugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo izena emateko. Nagusi Aretoa zabalik dago astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Telefonoa: 94 694 11 29.

  • Eguna: barikua, apirilak 12
  • Ordua: 15:30 autobusez
  • Hizlaria: HAZI Fundazioa
  • Lekua: Atxondo