Nafarroa Zentroak aurrera pausoak ematen jarraitzen du irisgarritasuna hobetuz eta espazio berriak sortuz

2018/10/26
• Amorebieta-Etxanoko Udalak zentroa eraberritzeko lanekin jarraitzen du, dagoen espazioari ahalik eta etekinik handiena atera eta herritarrentzat irisgarriagoa egiteko. • Etapa berri honetan beheko solairuko espazio konkretu batzuk eraberritzeko asmoa dago.

Amorebieta-Etxano, 2018ko urriaren 26a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa Zentroa eraberritzeko lanekin jarraitzen du. Horrela, datozen hilabeteetan, beheko solairuan egingo dira lanak. Banaketa berri bat egingo da, oinarrizko zerbitzuen espazio berriak gehituz eta solairuko argiztapena ere hobetuko da.

Lan hauek azaroan hasiko dira eta 42.000 euroko aurrekontua dute. Iaz hasitako Zentroa eraberritzeko proiektuaren gainontzeko faseei jarraipena ematen die eta datozen ekitaldietan jarraituko du. Lan hauen helburu nagusia irisgarritasuna eta Nafarroa Zentroko espazioa hobetzea da.

Hobekuntza lanak zatika egin dira zentroa zabalik egon ahal izateko

Amorebieta-Etxanoko Udalak inbertsio hau burutu du herrian Gizarte Ekintza Sailak  eskaintzen dituen zerbitzuak areagotzeko, esaterako: nagusien eguneko zentroa, desgaitasuna dutenentzako eguneko zentroa, Eguneko Arreta Zerbitzua, Gizarte Ekintzako bulegoak, jubilatuen etxea, “Zornotza” Hirugarren Adinekoen Elkartea, AIDAE, Down sindromea fundazioa eta minbiziaren aurkako elkartea.

Hobekuntza lanak faseka burutzen ari dira. Horri esker zentroak martxan jarrai dezake eraberritze lanak egiten diren bitartean.
Lehenengo fasean, iaz jarri zen martxan, hiru gune egokitu ziren mendeko adinekoei edo mendekotasun arriskuan dauden adinekoei eguneko arreta emateko programa bat martxan jartzeko. Pertsona horiei aldi baterako edo iraupen luzerako zerbitzua egunez eskainiko zaie. Zerbitzu horretan euren autonomia sustatzeko laguntza emango zaie, neurriz, ohiko bizimoduari eta sozializazioari eutsi diezaieten eta bakardadea hautsi dezakeen aukera izan dezaten.

Bigarren etapa batean, Udalak alboko sarbidea guztiz birgaitu du eta gela txiki bi eraiki dira. Fase honetan eraberritu egin dira zerbitzu elektrikoa, telekomunikazioena, argiztapena, suteen kontrako babesa eta megafonia. Helburua segurtasuna areagotu eta Nafarroa Zentroko egonaldiaren kalitatea hobetzea da.

Bigarren solairuan, alboko pasilloa erdira eraman da. Horrela, solairu horretako gela eta zerbitzu guztien arteko irisgarritasuna eta komunikazioa hobetu dira, beste batzuen artean gela multisentsoriala, hidroterapia gela eta desgaitasuna dutenen zentroa. Zentro honek erabiltzaileei arreta emateko bulego bat du, bilera gela bat, aldagelak, lau okupazio tailer eta su txiki bat. Espazio berriztatu bat, irisgarriagoa eta seguruagoa. Espazioa osatzen duten kristalezko leihoek bigarren solairua argitsuagoa izatea eragiten dute.