Nafarroa Zentroa Irekitzea

2020/10/02
• Zentroa zabalik egongo da 08:30etik 19:00etara eta sarbideak kontrolatzeko zerbitzu bat izango du.

COVID-19ak eragindako osasun alarmaren ondorioz, Nafarroa Zentrorako sarbidea mugatuta egon da 2020ko martxotik, eta zerbitzu batzuetan bakarrik ematen izan da aurrez aurreko arreta, eta halakoetan eraikinaren atzeko atetik sartu behar izaten zen. Sarbide hori itxita egongo da urriaren 1etik aurrera, egun horretan Nafarroa Zentrora sartzeko ate nagusia irekiko baita, Gizarte Ekintza Saileko aurrez aurreko arreta handitzeko.

Zentroa zabalik egongo da 08:30etik 19:00etara eta sarbideak kontrolatzeko zerbitzu bat izango du. Zentrora bakar-bakarrik sartu ahal izango dira adinekoen eguneko arreta zerbitzuaren erabiltzaileak eta desgaitasuna dutenak edo hitzordua dutenak, ondoko zerbitzu hauetarikoren batekin:

  • Oinarrizko gizarte zerbitzuak
  • Arreta psikologikoko zerbitzua
  • Aholkularitza juridikoko zerbitzua
  • Esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala
  • Zainduz programa
  • Adikzioen prebentziorako zerbitzua
  • Down sindromea Fundazioa

Zerbitzuetara sarbidea izateko informazioa Herritarren Arreta Zerbitzuan emango da, Herriko plaza z.g. (tel. 946 300 002 / 010). Erretiratuen Etxea itxita egongo da, baita taldeko jarduerak ematen dituzten zerbitzuak ere.

SARTZEKO ARAUAK

Nafarroa Zentrora sartu nahi duten erabiltzaileek sarbideen kontroletik pasatu beharko dira. Han jakinarazi beharko dute zein zerbitzutara doazen eta langileek emango dizkieten oharrak bete beharko dituzte. Zentroan beharrezko seinaleztapena jarri da, zerbitzuetara doazenek noranzkoa errespetatu dezaten sarreran eta irteeran. Hidrogel banagailuak egongo dira eskuak desinfektatzeko.

Arau orokorrak hauek izango dira:

  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa da
  • Segurtasun distantzia gorde
  • Eskuak desinfektatu

Nafarroa Zentrora doazenek behar dituzten zerbitzuak bakarrik erabiliko dituzte, eta ezingo da egon pasilloetan, eskaileretan edo bestelako lekuetan. Komunera banan-banan joan beharko da, eta igogailuetan jarritako aforoa errespetatu beharko da. Ahal den neurrian, bakarrik joango dira dagokion zerbitzura laguntzarik behar ez dutenak.