Musika Eskola, gero eta hurbilago

2017/09/29
• Espazio berriko lanek Zelaietako zentroa osatuko dute • Proiektua osatzen duten eraikin lanak gutxieneko ingurumen-eragina izateko burutu dira

Amorebieta-Etxanon, 2017ko irailaren 29an Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroak izango duen handitzea irudikatzen hasi da. Aurreikusi da datorren urte-hasieran anbulatorio zaharra eraistea; horrek 1000 m2-ko espazioa sortuko du, eta Musika Eskola kokatuko da bertan.

Diseinatutako eraikinak dituen ezaugarrien arabera, gutxieneko ingurumen-eragina eta energia-kontsumoa izango du. Proiektuaren protagonista nagusia pilotalekuaren horma originala izango da; izan ere, bistan egongo da eta izandako etapa kronologikoak erakutsiko ditu. Gauzak horrela, udalerriko ondarea zainduko da.

Beheko solairua erabat argia izango da eta patio bat egingo da, Txiki Otaegi kaletik sarbidea izateko xedez. Atezaintza, jendeari harrera egiteko gela eta itxaroteko gunea egongo dira bertan.

Eraikinak beste hiru solairu izango ditu goian, erdiko eskailera baten bidez lotuko direnak. Eskailera kristalez inguratuta egongo da; hala, Zelaieta parkera begira dagoen argitasun handiko espazioa izango dugu.

Lehenengo solairuan, irakasle-gelak, erabilera anitzeko aretoa eta biltegia egongo dira. Bigarren solairuan, zurezko haize-instrumentuen, hari-instrumentuen, gitarrako eta pianoko ikasgelak jarriko dira; horrez gain, musika-terapia lantzeko tokia, biltokia eta abar egongo dira bertan. Azken solairuan, berriz, alboka, akordeoi, txistu, trikitixa, bateria eta perkusio-instrumentuen ikasgelak kokatuko dira, baita joera berrien gela bat ere.

Onetsitako proiektuaren guztizko aurrekontua 2.500.000 euro baino gehiagokoa da, eta 18 hileko egikaritze-epea dauka.