Mugikortasun iraunkorra

2007/10/04
Zer da eta zertaroako?

"Mugikortasun iraunkorrak" helburu nagusi bezala, guztiongandik, lanean zein lanetik kanpo mugikortasun baliabideen erabilera egokia ekarriko lukeen ekintza multzoa sustatzea suposatzen dau.

Ikuspegi honetatik abiatuta, alde batetik errepideetan zehar dabilen kotxe kopurua gutxitu ta, bestalde, kotxe honeengandik eratorritako era ezbardinetako kutsadura ekiditzea izango litzatekez helburu. Honegaz batera gure herri eta hirietan "zarata kutsadura" murriztea oso garrantzitsua izango litzateke. Gainera, guzti honek energia aurreztea eta baliabide fosilengandik daukagun menpekotasuna arintzea lortuko litzateke.

Gaur egun, gure inguruetako errepideetan, larregizko erabilera nabaria da, sarritan erabilera hori ekiditea posible dalarik. Horregatik, adituen esanetan "mugikortasun iraunkorra" danontzako egin beharra bihurtu beharko litzateke. Lehendabizi, egunero egiten diran kotxe bidezko bidaiak 2 km. baino gitxiagoak dira, oinez edo beste ibilgailu ez kutsakorrekin egiteko modukoak. Aurrean aipatu bezala, kotxeak, herri eta hirietako zarata kutsaduraren eragile nagusiak dira. Herrialde garatuetan, kotxe bakoitzeko bidaiarien batazbestekoa ez da bi pertsonetara heltzen. Gainera, gas igorpenen aurkako politikak mantendu arren, ibilgailuekin erlazionatutako kutsadura handitzen dabil urtero.