MUGI-TV

2007/10/04
Mugikortsun iraunkorrari buruzko mugikor bidezko film laburren lehiaketa

Ametx Erakunde Autonomoak eta Amorebieta- Etxano Udaleko Ingurumen Sailak, MUGI- TV, telefono mugikorren bidez egindako eta Internet bidezko hedapena izango dauan film laburren lehiaketa antolatu dabe. Lehiaketa, komunikazio terminal mugikorren bidez (PDAk barne) filmatutako lanei dago irekita. Gaia MUGIKORTASUNA izango da, bere ikuspegi iraunkorrenera bideratuta.

Filmaren gehienezko iraupena minutu batekoa izango da eta formatua 3GPP zein MP4. MUGI-TV Lehiaketan parte hartzeko izen emotea Zelaieta Zentroko harreran egingo da. Lanak Zelaieta Zentroko Erregistroan bertan utzi ahal izango dira, formatu digitalean. Proiektuari ez jako egilearen izenik ipiniko. Horregaz batera, kartazal itxi bat aurkeztuko da, barruan lehiatzailearen izen- abizenak, helbidea eta telefonoarekin.

Inskripzio zein lanen aurkezpenerako deialdia 2007ko irailaren 17an hasi eta 2007ko urriaren 15ean arratsaldeko 20:30etan amaituko da.

Arte eta irudi munduko profesionalek osatutako epaimahaiak aukeratuko dauz bi filma sarituak aurkeztutako lanen artean.
Epaimahaiak bi filma onenentzako ondoko sariak banatuko ditu:

  • Filmerik onenak: EUSKALTEL bizikleta bat eta asteburu bateko gau bi Amorebieta- Etxanoko nekazal turismo baten.
  • Bigarren sariak: MP-4 bat, “La Caixa”ren eskutik.
  • Ikusleen saria: MP-4 bat, “La Caixa”ren eskutik.