Mozorro lehiaketak izango dira Amorebieta-Etxanoko inauterietako protagonistak.

2010/09/07
• Otsailaren 8an, ostiralarekin, emango zaie hasiera jai-ekitaldiei, orduan helduko baita Perubele maltzurra, eta inauterietako asteartean, otsailak 12, amaituko dira

Amorebieta-Etxano, 2013ko urtarrilaren 31. Hainbat ekintza programatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak heltzear dauden Inauterietarako. Horrela, otsailaren 8tik 12ra bitartean, egutegian hain berezi diren egun horietaz gozatzeko, kultura eta gizarte ekintzak  izango dituzte nonahi zornotzarrek.

Otsailaren 8an, ostiralarekin, arratsaldeko 17:30etik aurrera, umeen batzea izango da Zelaieta parkean, Standa Banda ikuskizunak animazioa jarrita. Txikien mozorroak ikusteko parada bikaina izango da.

Iluntzeko 18:30ean emango zaio hasiera Inauterietako kalejirari. Udazken taldeko gaitariek girotuko dute Perubeleren aurkezpena egin eta segituan gauzatuko den ekintza hau. Sagardoa eta txistorra dastatzeko gonbitea izango da Zelaieta parkean.

Gaueko 23:00etan bideoparodien lehiaketa ospatuko da Zelaieta zentroko kontzertu gelan, DJ baten musika eta guzti. Lehiaketa hau 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Pertsonaiaren baten imitazioa egiten dakiten edota pertsonaia hori egoera barregarrian irudikatzeko gaitasuna duten guztiek har dezakete parte. Horretarako, imitazioa grabatu eta lehiaketara aurkeztu besterik ez dute egin behar. Hiru sari emango dira: Epaimahaikideentzako bideorik onenaren saria, Ikusleentzako bideorik onenaren saria eta Euskarazko bideoparodiarik onenaren saria.

Larunbatean, otsailak 9, arratsaldeko 17:30ean emango diete hasiera jai-jarduerei Zelaieta parkean egongo den txikienentzako kaleko musikak eta Herriko plaza arituko den JUMBO Familiak.
Ostean, iluntzeko 20:00etan, diskoteka eta mozorro lehiaketa izango dute 10 eta 17 urte bitarteko gazteek Zelaietako kontzertu gelan.

Gaueko 21:00etan hasita, Sugarri Fanfarrea udalerriko kaleak girotzen ibiliko da nekerik gabe, zornotzarrak Inauterietan murgiltzera gonbidatuz.

Egunari amaiera emateko, gaueko 23:00etatik 02:00etara, mozorro lehiaketa erraldoia antolatu dute Luis Urrengoetxea kaleko eta inguruetako tabernariek.  Mozorrorik orijinalarentzako saria: asteburu bat nekazaritza turismoko etxe batean.


Otsailaren 10a, igandea, egun lasaiagoa izango da, eta Inauterietako dantzak izango dituzte ikusgai zornotzarrek udalerriko kaleetan barrena eguerdiko 12:00etatik aurrera Udabarri taldearen eskutik.

Inauterietako asteartea

Inauterietako asteartean, otsailak 12, arratsaldeko 17:00etan hasita, ume mozorrotuen kontzentrazioa izango da Zelaieta parkean, herriko gaztetxoenen gozagarri. Oroigarri gisa eraman ahalko dute argazkia egiteko photocall delakoa eta guzti izango dute bertan. Zelaietako kioskoan gaur egungo  musikarik dibertigarriena eta modernoena jarriko dute, parkea diskoteka bihurturik.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, bestalde, Nafarroa Zentroan, Hirugarren Adinekoen mozorro lehiaketa. Horren ostean, partaide guztientzako luntxa eta dantzaldia izango dira.

Iluntzeko 18:30ean ekingo zaio Inauterietako kalejirari, Darbuka batukadak animazioa jarrita. Zelaieta parkean izango du aurten hasiera, eta Zubiondo plazan amaiera. Hantxe, datorren urtera arte agur esan ostean, su emango diote Perubeleri. Txikienentzako txokolatada ere izango da.

Aratuste jaunaren ohorezko jaiei amaiera emateko, gazteentzako mozorro jaia izango da Zelaieta zentroko kontzertu gelan iluntzeko 20:00etatik aurrera.