Matrikulazio epea zabalik 2020-21 ikasturteko bigarren lauhilekorako CEPA-DURANGOn

2021/01/27
Urtarrilaren 27tik otsailaren 4ra bitartean, bi egunak barne, egin ahal izango da matrikula. Helduen Hezkuntzak (HHI) oinarrizko prestakuntza ematen du, hau da, alfabetatzetik Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortu arteko prestakuntza-prozesua. Irakaskuntza ez-arautuaren arloan, informatikako, ingeleseko eta atzerritarrentzako gaztelaniako eskolak eskaintzen dira, baita ere Batxilergora edo goi-mailako zikloetan sartzeko proba prestatzeko ikastaroak.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urtarrilaren 27an, asteazkena. CEPA Durango HHI - Durangoko Helduen Hezkuntza Ikastetxean ikasketak egin nahi dituzten guztiek zabalik dute 2020-21 ikasturteko bigarren lauhilekorako matrikula epea. Urtarrilaren 27tik otsailaren 4ra bitartean, bi egunak barne, egin ahal izango da matrikula honako ordutegi honetan: goizetan 09:00etatik 13:00etara (astelehenetik ostiralera) eta arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara (astelehenetik ostegunera). Matrikula doakoa izango da.

Helduen Hezkuntzak (HHI) oinarrizko prestakuntza ematen du, hau da, alfabetatzetik Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortu arteko prestakuntza-prozesua. Irakaskuntza ez-arautuaren arloan, informatikako, ingeleseko eta atzerritarrentzako gaztelaniako eskolak eskaintzen dira. Batxilergora edo goi-mailako zikloetan sartzeko proba prestatzeko ikastaroak ere ematen dira. Ikasketak euskaraz ere egin daitezke, bereziki graduatu titulua lortzeko eta baita goi-mailako heziketa zikloetara sartzeko probarako prestatzeko.

Helduen Hezkuntza beste aukera bat da kolektibo askorentzat lan-merkatura itzultzeko. Etengabeko prestakuntza mota horrek, alde batetik, prestakuntza jaso nahi duten langabeen beharrei erantzuten die eta bestetik, beren burua aberastu nahi dutenen beharrei. Sarritan, oinarrizko prestakuntza (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua), ziurtagiria edo diploma (enplegua bilatzeko edo gizarte-laguntza jakin batzuk eskuratzeko ezinbesteko baldintzak) egiaztatzen dien titulua doan behar duten herritarrak dira.

Prestakuntza arautuari dagokionez, eskainitako prestakuntza hau hiru gradu ezberdinetan egituratzen da; lehenengoa oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituztenei zuzendua dago eta bertan, irakurketa, idazketa, oinarrizko kalkulua, informatika eta gaztelania bezalako gaiak lantzen dira.

Bigarrena, oinarrizko prestakuntza zabaltzeko interesa dutenei zuzendua dago. Kasu honetan, komunikazio esparrua lantzen da, Euskara, Ingelesa eta Gaztelania emanez 6 orduz astean. Horretaz gain, gizarte esparrua - Geografia eta Historia 2 orduz astean- eta esparru zientifiko-teknologikoa ere jorratzen dira -Matematika eta Natur Zientziak 4 ordu astean-. Eta azkenik, hirugarren gradua, derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortu nahi dutenei bideratuta dago. Hiru graduek 2 urteko iraupena dute, 4 lauhilekotan banatuta, astean 12 ordu emanez (goizean eta arratsaldean). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortu nahi dutenen kasuan 15 ordu astean.

Arautu gabeko prestakuntzari dagokionez, goi-mailako heziketa zikloetarako sarbide probaren prestaketa nabarmentzen da; ziklo hauetara sartzeko proban parte hartzeko, proba egiten den urtean hemeretzi urte beteta izan beharko dira. Horretaz gain, atzerritarrentzako gaztelaniazko ikastaroak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ikasteko eskolak eta oinarrizko ingeleseko ikastaroak ere nabarmentzen dira.

Durangoko Helduen Hezkuntza Ikastetxeak, Durangoko erdigunean ez ezik (Laubideta kalea 6, Hizkuntza Eskolaren aurrean), Zornotzan, Berrizen, Ermuan eta Zaldibarren ere ematen ditu eskolak. Informazio gehiago izateko https://epadurango.hezkuntza.net webgunea bisitatu daiteke, 014248aa@hezkuntza.net helbide elektronikora mezu bat bidali edo 94 681 42 53 telefono zenbakira deitu.