Amorebieta-Etxano lurraldearen kudeaketa iraunkor batetarantz

2010/09/07
Lurralde iraunkor baterako elkarrizketa jardunaldirako gonbita. Larunbata, urriaren 5a. Amorebieta-Etxanoko Udalak aditu taldi bati lurraldearen kudeaketa iraunkorreko eredu batetarantz joateko herriak duen potentziala aztertzeko eskatu dio. Etxanoko biztanleek iraunkortasunarengatik agertu duten interesak Amorebieta-Etxanoko lurraldearen kudeaketari buruz azterketa bat garatzeko proposamena egitera eraman du auzo elkartea. Horretarako, Amorebieta-Etxanoko Udalak herriaren azterketa eta dianostiko bat egiteko eskatu dio Universidad Politécnica de Catalunyari, Albert Cuchí doktore arkitektoak zuzendua, ingurumen gaietan aditua eta ezaguna nazio mailan.

“Lurraldea eta iraunkortasuna” izenburua duen txostena prestatzeko Amorebieta-Etxanoko lurraldea nola kudeatzen zen aztertuko da hiru denbora tartetan. Lehenengo etapan, iraganaren azterketa historiko bat egingo da, baliabideak ohiko moduan kudeatzen zirenean, baserria eta honen inguruan sortzen ziren auzo txikiak ardatz izanik. Hurrengo etapan, diagnostiko bat egingo da gaur egun baliabide hauek nola kudeatzen diren ikusteko. Azkenean, baliabideen kudeaketa iraunkorrak dakartzan arazoak eta aukerak etorkizunean aztertuko dira.

Azterketa hau garatzeko lan saio batzuk antolatu dira eta beraietara joateko gonbidatuta egongo dira Amorebieta-Etxanoko herritarrak. Prozesuari “Lurralde iraunkor baterako elkarrizketa jardunaldia”rekin hasiera emango zaio eta hau urriaren 5ean izando da. Proiektua garatzeko herriko eragile sozialen parte-hartzea beharrezkoa izango da (elkarteak, adituak…) elkarrizketen bidez, ahozko memoriaren erregistroa eta lurraldian bizi eta berau kudeatzen duten pertsonak ezagutuz.

Egitaraua begiratzeko hemen