Luis Urrengoetxea kalea ibilgailuentzat moztuta egongo dela, astelehenetik ostiralera (abuztuak 4 – abuztuak 8), biak barne

2014/07/29
Inguruko bizilagun eta merkatariei jakinarazten zaie datorren astean Luis Urrengoetxea kalea ibilgailuentzat moztuta egongo dela, astelehenetik ostiralera (abuztuak 4 – abuztuak 8), biak barne, asfaltoaren konponketa eta margotze lanak direla eta, baldin eta meteorologia-baldintzek lanok eragozten ez badituzte. Lanak bi fasetan egingo dira:

• 1. fasea:   astelehena eta  asteartea (hilak 4 eta 5): 
Ibilgailuak San Pedro kaletik sartu eta irtengo dira, eta kaleko aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo, ibilgailuak noranzko bietan ibil daitezen. Harrison kaleko hoteleko eta garajeetako ibilgailuak Nemesio Bikandi kaletik sartu eta irtengo dira. 


• 2. fasea:  asteazkena, osteguna eta  ostirala ( hilak 6, 7 eta 8): 
Ibilgailuak Luis Urrengoetxea kalearen azkenetik sartu eta irtengo dira (Ixer kalea zeharkatuta) bai zamalanetarako, bai eta hotelera eta  Harrison kaleko eta Euskal Herria plazako garajeetara ere. Kaleko aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo, ibilgailuak noranzko bietan ibil daitezen.
Kalea ostiralean irekiko da, 19:00etan.

Gastu guztiak lanak egin zituen enpresak hartuko ditu bere gain, oraindik berme barruan dagoen obra da eta.

Barkatu sortzen diren eragozpenengatik.


Amorebieta-Etxano, 2014ko uztailaren 29a

ALKATEA


Izp.: David Latxaga Ugartemendia