Luis Urrengoetxea kalea berriro urbanizatzeko eta hobetzeko lanak hasi dira

2010/09/07
- Oinezkoei lehentasuna emanez eta atseginagoa izango den ingurua helburu, 300.000 euro inguruko inbertsioa egingo du Udalak. - Lanek lau hilabete iraungo dute eta amaitutakoan, zabalagoak izango dira espaloiak. Ibilgailuentzako errei bakarra izango du kaleak. - Saneamendu sarea berriztatuko da, eta lurpeko zabor-ontziak ezarriko garajeko arrapalaren alde bietan.

Amorebieta-Etxano, 2013ko irailaren 19a. Astelehenean hasiera emango die Amorebieta-Etxanoko Udalak Luis Urrengoetxea kalea berriro urbanizatzeko eta hobetzeko lanei. Nemesio Bikandirekiko elkargunetik Larrabide kalearekiko gurutzerainoko tartean gauzatuko dira lanok. 


Udalak 300.000 euro inguruko inbertsioa egingo du, pertsona guztien irisgarritasuna bermatzeko, espaloiak zabalagotuz. Ibilgailuentzako errei bakarra utziko da, oinezkoei lehentasuna emanez inguru atseginagoa lorturik. Hain zuzen ere, 2,04 m eta 1,53 m zabal dira gaur egun espaloiak, eta 2,40 m-ko eta 2,20 m-ko zabalera izango dute hurrenez hurren lanak amaitutakoan.


Irtenbidea emango zaie, era berean, kaleak berriro urbanizatzeko funtsezkoak diren zerbitzuei, bere horretan utz daitezkeen azpiegiturak aldatu gabe eta beharrezkoa denetan, berriz, berriztapenak gauzatuz. Ahalik eta aparkaleku eta zamaketa-lanetarako gune gehien mantenduko dira, trafiko handia duen denda-ingurua baita. Garajerako arrapalaren alde banatan lurpeko zabor-ontzitegiak ezarriko dira.


Urbanizatuko den azalera garbia, guztira, 1.280 m2-koa da. Saneamendu eta hornidura sarea berritu eta egokitu egingo da, eta lehengo argiak aldatuko, argi-kutsadura gutxiagotuz eta energia-aurrezpena areagotuz. Landareei dagokienez, azkenik, Kamelia japoniarrak ezarriko dira.