Zelaieta zentroko Liburutegiak literatur topaketa antolatu du, Itxaso Martin idazle eta kazetariarekin

2010/09/07
- Ostegunean izango da, maiatzak 9, iluntzeko 19:30ean.

Amorebieta-Etxano, 2013ko maiatzaren 7a. Adin guztietako publikoari zuzenduta dauden kultura eta literatura jarduerak eskainiz, liburutegiak antolatu duen “Biblioteka +” egitarau osagarriaren barruan, literatura topaketa antolatu du Zelaieta Zentroko Liburutegiak, Itxaso Martin idazle eta kazetariarekin.


Ostegunean izango da, maiatzak 9, iluntzeko 19:30ean.

 “Tête à tête” honetan, Itxaso Martín donostiarrak hausnar egingo du Ni, Vera eleberriaren bidez literaturaren munduan eman dituen lehendabiziko urratsei buruz. Buruko gaitzetara hurbildu da idazlea bere debut literarioan, horrelako gaixotasunak pairatzen dituztenen bakardadean eta hurkoengan eragiten duen onespenik ezan sakonduz.

Informazio gehiago:


www.ametx.net/eu/zerbitzuak/liburutegia/programazioa