Larunbat honetan zornotzar guztiok Athleticekin

2015/05/26
• Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du Zelaietan partida zuzenean ikusi ahal izateko • Arratsaldeko seietatik aurrera hainbat ekintza egongo dira

Amorebieta-Etxano, 2015eko maiatzaren 26a. Amorebieta-Etxanoko kaleak zuri-gorriz jantziko dira datorren larunbatean Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko duen Errege Kopako finala dela-eta.

Zelaieta parkean zuzenean partida ikusteko aukera emango duen pantaila erraldoi bat jartzeaz gain, arratsaldeko seietatik aurrera hainbat ekintza egongo dira partida aurreko giroa berotzeko.

Hain zuzen ere, proposamenak lau izango dira. Lehenengo eta behin, karpa bat jarriko da bideokontsolekin. Han, esate baterako, FIFAra Athleticekin jolastu ahal izango da eta kopako finala simulatu, jokalariak gobernatuz.

Era berean, atezaindegi bat egongo da Bartzelonari gol bat sartzeko aukera emango duena, giza futbolin erraldoi bat eta soplagol. Azken hau futbolin antzeko bat da, aire hodi batzuekin gobernatzen dena eta horiek dira pilota mugiarazten dutenak.