Larrea udal kiroldegiak kirol egitarau zabala aurkeztu du apirila-ekaina aldirako

2021/03/22

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 22an, astelehena. Larrea udal kiroldegiak kirol jarduera eta ikastaro eskaintza zabala prestatu du datozen hiru hilabeteetarako. Jarduera hauetan izena emateko epea martxoaren 22tik 28ra egongo da zabalik.

Ikastaroetako izen-emateak kiroldegiko bulego-ordutegiaren arabera egingo dira, 08:00etatik 21:00etara eta ordainketa kreditu-txartelaren bidez egingo da. Kiroldegiko abonatuek lehentasuna izango dute.

Mantentze-gimnasia, Egokitzapen Fisikoa, G.A.Z. (Gluteo, abdomen eta zangoak), Comby, Pilates eta Spinbike ikastaroek osatzen dute eskaintza eta modalitate bakoitzak, ondoren zehaztuta datozen orduetan eta egunetan emango dira:

  • MANTENTZE-GIMNASIA   (6 pertsonako talde 2)

9:30-10:15      Astelehena-Asteazkena-Ostirala

  • EGOKITZE FISIKOA   (6 pertsonako talde 2)

10:30-11:15    Astelehena-Asteazkena-Ostirala

  • G.A.Z   (6 pertsonako talde 2)

20:00-20:45    Astelehena-Asteazkena

18:30-19:15    Asteartea-Osteguna

  • COMBY   (6 pertsonako  talde 2)

18:30-19:15    Astelehena-Asteazkena-Ostirala

  • PILATES   (6 ikasle)

 9:30-10:15                 Asteartea-Osteguna 

19:30-20:15                Asteartea-Osteguna  

18:00–18:45               Astelehena-Asteazkena

19:00-19:45                Astelehena-Asteazkena

  • SPINBIKE    (6 ikasle)

13:30-14:15                Asteartea-Osteguna             

18:00-18:45                Asteartea-Osteguna                        

19:00-19:45                Asteartea-Osteguna 

20:00-20:45                Asteartea-Osteguna 

            19:30-20:15                Astelehena-Asteazkena-Ostirala

Ikastaro guztiak aurrez aurre egingo dira, Covidaren aurkako segurtasun-neurri guztiekin. Horregatik:

  • Babes-maskara erabiltzea ezinbesteko baldintza izango da uneoro.
  • Edozein jarduera egin aurretik tenperatura hartuko da eta nahitaezkoa izango da eskuak desinfektatzea.
  • Bertaratuek, halaber, eskuoihala ekarri beharko dute jarduerak egiteko.
  • Aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili.
  • Estera erabiltzea eskatzen duten jardueren kasuan, erabiltzaile bakoitzak berea ekarri beharko du.
  • Spinning jardueraren kasuan, erabiltzaile bakoitzak bizikleta desinfektatuko du erabili aurretik eta ondoren.
  • Baldintzak aldatu egin daitezke, Jaurlaritzaren osasun-araudiaren arabera.