Larrea Polikiroldegiak otsailetik aurrera kirol-ikastaroak berreskuratzea aurreikusten du

2021/01/04
Izena emateko epea urtarrilaren 13tik 26ra bitartekoa izango da. Taldeak murriztuak izango dira eta plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira; lehentasuna izango dute kiroldegiko abonatuak diren erabiltzaileek.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urtarrilaren 4ean, astelehena. Osasun egoerak uzten badu, 2021eko otsailetik aurrera, Larrea polikiroldegiak GAP, pilates eta spinbike jarduerak eskeiniko ditu berriz ere arratsaldeko ordutegian. Taldeak murriztuak izango dira eta plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Nolanahi ere, lehentasuna izango dute kiroldegiko abonatuak diren erabiltzaileek. Jarduera horiek jada goizeko ordutegian ematen direnei gehituko zaizkie: mantentze gimnasia, egokitzapen fisikoa, pilates-a eta spinbike-a.

Bi hilabeteko modulua izanik, izena emateko epea urtarrilaren 13tik 26ra bitartekoa izango da. Interesa dutenak Larrea kiroldegira zuzendu beharko dira, kiroldegira bertara joanda edo kirolak@amorebieta.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz.

Kontuan hartu behar da beti osasun egoeraren arabera, aldaketak egon daitezkeela eskeintzen diren kirol jarduera guztietan. Hori horrela, informazioa oso orokorra denez, ikastaro hauen garapena momentuko egoerak baldintzatuta egongo da.