Larrea Kiroldegiko sauna zabalik egongo da, berriz ere, maiatzaren 2tik aurrera

2022/04/27
Sauna publikoari itxita egon da 2020tik, pandemia hasieratik. Irekierarekin batera, Larrea Kiroldegiak bere eskaintza berreskuratuko du, 100%ean.

Bi urte baino gehixeago itxita egon ondoren, datorren astelehenean, maiatzak 2, zabalduko ditu ateak Larrea kiroldegiko saunak. Azken irekiera horri esker, Larreako kiroldegiak zerbitzu guztiak % 100ean eskainiko ditu, pandemiaren aurreko normaltasunera itzuliz.

Hitzordurik gabe
Udalak gogoratu du saunako erabiltzaileek ez dutela aldez aurretik hitzordurik eskatu beharko. Ordutegiari dagokionean, zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:30era, larunbatetan 09:00etatik 19:30era eta igande eta jai egunetan 09:00etatik 13:30era.