Larrea kiroldegiak umeen igeriketa ikastaroak eskainiko ditu ekainean eta uztailean

2021/05/13
• Interesatuek maiatzaren 13tik 18ra eman ahal izango dute izena kiroldegian bertan.

Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 13an, osteguna. Larrea kiroldegiak ekainean eta uztailean zehar burutuko diren umeentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea ireki du.

Interesatuek maiatzaren 13tik 18ra eman ahal izango dute izena kiroldegian bertan. Maiatzaren 20an eta 21ean maila-proba bat egingo da izena eman duten guztien artean, maila zehazteko eta talde homogeneoak osatzeko. Proba txiki horren ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko da, esleitutako taldearen ordutegia eta ordaintzeko epea zehaztuz, Ordainketa banku-txartelaren bidez izango da.

Ekaineko ikastaroak arratsaldez izango dira, 17:30ean hasita, astelehen, asteazken eta ostiral, edo astearte eta ostegunetan. Eskarien arabera antolatuko ordutegiak.

Uztaileko ikastaroak, berriz, goizez izango dira. Batetik, hil osoko talde bat egongo da, astean hiru egunetan, astelehen, asteazken eta ostegunetan, 12:00etatik aurrera. Bestetik, uztailaren 19tik aurrera, astean bost egunetan eskainiko dira ikastaroak, goizeko 9:45etik aurrera, eta kasu honetan ere eskarien arabera antolatuko dira taldeak eta ordutegiak, ahalik eta eskari gehieni erantzun egokiena emanez.

Baldintzak:

• Maskararen nahitaezko erabilera, 6 urtetik gorakoentzat, uneko araudiak ezarrita dagoenaren arabera.   

•  Laguntzaile bakarra ikasle bakoitzeko, eta ezinbesteko denbora aldageletan

•  Aldageletara jarduera hasi baino 10 minutu lehenago sartu ahalko dira.

• Baldintzak aldatu egin daitezke, Jaurlaritzaren osasun-araudiaren arabera.