Larrea Ikastetxe Publikoaren eskolaurreko eraikina prest da ikasturte berrirako, egokitzapen eta berrantolaketa lanak bukatuta

2021/09/08
• Obrak eraikinaren behe-solairuan egin dira: gelak Hezkuntza Berezietako egungo beharretara egokitu dira, hainbat gune lekuz aldatu dira, komun berriak jarri dira eta hobekuntzak egin dira. • Lanak ikasleen opor garaian egin dira eta kostua 160.000 eurokoa izan da.

Ikasturte berria irailean hasiko duten zornotzar txikiek Hezkuntza Bereziko egungo beharretara egokituta dauden gela berriak izango dituzte. Ikasleen udako oporraldia aprobetxatuz, Amorebieta-Etxanoko Udalak hobekuntza horiek eta beste hainbat egin ditu Larrea Ikastetxe Publikoan.

 

Egokitzapena eta espazioen berrantolaketa

Lanak eraikinaren behe solairuan egin dira: Hezkuntza Bereziko gelak birkokatu eta handitu egin dira. Obraren ostean, bi ikasgelek trenkada mugikor bat dute erdian, eta beharraren arabera jarri edo kendu daiteke. Gainera, orain, gela bakoitzak berogailu eta leiho propioa du. Armairu berriak ere jarri dira aurrekoak ordezkatuz, esekitokiak eta kajoiak dituzten armairu berriak instalatu dira, eta biltegi txiki bat ere egin da, balda eta ate berriekin. Egokitutako bi gela berri hauek lehen irakasleen gela zegoen espazioan berrantolatu dira.

Irakasleen gela berria berriz, lehen liburutegia zegoen espaziora pasa da: orain, armairu berri bat eta officea dute bertan irakasleek. Liburutegi berria aldiz, solairuaren hondora eraman da. Udalak azpimarratu du, bertan zeuden altzari guztiak berrantolatu egin direla.

 

Aldagelak eta komun berriak

Bestalde, jantokiko langileentzat aldagela berriak eraiki ditu Udalak, Hezkuntza Bereziko gelak lekuz aldatzean geratu den espazio aprobetxatuz. Gelen ondoan zegoen komunean ere aldaketak egin dira: sartzeko atea txikiagoa da orain, eta egokitutako bi komun berri gehitu dira, bata estandarra eta bestea haurrentzat egokitua; bildu egiten den ume aldagailua ere jarri da. Sarrera-eremuan biltegi berria eraiki da, eskailera azpiko espazioa aprobetxatuz. Eta bukatzeko, hobekuntza lanak ere egin dira: zoruak berritu dira, elektrizitate sistema egokitu da eta horma eta sabaiak margotu dira.