Larrabide eta Karmen kaleetako irisgarritasuna hobetzeko lanak eta azken honen berrurbanizazioa hasi dira jada

2021/05/27
• Proiektu honen bidez, igogailu bat jarriko da Larrabide kaleko 4. atariaren eta Luis Urrengoetxea kaleko 14. atariko eraikinaren artean eta Karmen kaleko 12. atariaren parean, goiko alderaino igoko dena. • 6 hilabete iraunen duten eta 900.000 euroko aurrekontua izango duten jarduera hauekin, Udalak auzotarren eskaerari bati erantzun dio, inguruko zornotzarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 27an, osteguna. Larrabide eta Karmen kaleetako irisgarritasuna hobetzeko lanak eta azken honen urbanizazioa hasi dira dagoeneko. 6 hilabete iraunen duten eta 900.000 euroko aurrekontua izango duten jarduera hauekin, Udalak auzotarren eskaerari bati erantzun dio, inguruko zornotzarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Proiektu honen bidez, igogailu bat jarriko da Larrabide kaleko 4. atariaren eta Luis Urrengoetxea kaleko 14. atariko eraikinaren artean eta Karmen kaleko 12. atariaren parean, goiko alderaino igoko dena. Gainera, eskaileren zati bat kenduko da eta oinezkoentzako eskailera paraleloak jarriko dira, irisgarritasuna hobetzeko.

Igogailuari dagokionez, erabiltzaileek segurtasun sentsazioa izatea lehenetsi da, eta beirazkoa izango da, makineria jartzen den lekuan izan ezik. 630 kilo igo ahal izango ditu (8 lagun), eta 1,40 m x 1,10 m izango ditu.  Gainera, tartean geldituko da, Karmen kaleko 21. atarira joan ahal izateko. Orain arte hona eskaileretatik bakarrik joan ahal izan da.

Karmen kaleko 21. atarira sartzeko. Orain arte eskaileretatik bakarrik sar zitekeen bertara.Karmen kalea ere berrurbanizatuko da, 21. eta 29. atarien artean, integratzeko eta kalearen gainerako zatia berriz urbanizatzeko. Kalearen malda %6koa izanen da eta bideak 3 metroko zabalera izanen du zirkulazioko errei bakoitzerako; horrela, oinezkoentzako zabalera handituko da eta aparkatzeko ilara bat ere sortuko da. Jarduketa honekin, halaber, behin betiko konponduko da Karmen kaleko 23. eta 25. atarietako irisgarritasunaren arazo historikoa, eskailera berriak eta arrapala berri guztiz irisgarria sortuz.