Lapurreten eta iruzurren prebentzioari buruzko hitzaldia antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak mendekotasunaren senitarteko-arretarekin lotuta dagoen Zainduz programaren barruan

2010/09/07
• Ertzaintzako Segurtasun sailekoek emango dute hitzaldia, eta hiritar guztiei zuzenduta badago ere, 60 urtetik gorakoentzat da bereziki, horrelako delituen jomuga izaten baitira sarria askotan. • Zelaieta zentroan izango da hitzaldia apirilaren 22an, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era.

Amorebieta-Etxano, 2013ko apirilaren 12a. “Lapurreten eta iruzurren prebentzioa” hitzaldia antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza sailak mendekotasunaren senitarteko-arretarekin lotuta dagoen Zainduz programaren barruan. 

Ertzaintzako Segurtasun sailekoek emango dute hitzaldia, eta hiritar guztiei zuzenduta badago ere, 60 urtetik gorakoentzat da bereziki, horrelako delituen  jomuga izaten baitira sarria askotan.
Zelaieta zentroan izango da hitzaldia apirilaren 22an, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era.

Lapurretek, batik bat indarkeriaz egiten direnean, eta banketxera -bereziki dirua ateratzera- joatean paira daitezkeen iruzurrek eragiten duten beldurra da nagusien eta euren senitartekoen ardura handi eta nabarmenetako bat.

Hori kontuan hartuta, mota honetako delituen ezaugarri ohikoenak ezagutzera ematea eta arriskugarriak izan daitezkeen egoerak identifikatzen laguntzea da hitzaldiaren helburua, horrelakoak prebenitzeko aholkuak eta jarraibideak ere emanez.

Amorebieta-Etxanoko Gizarte Ekintza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiarekiko elkarlanean burutzen duen “Zainduz: Zaintzailea zaintzen” programaren helburu nagusiak hauexek dira: adineko mendekoak zaintzen dituztenei laguntza ematea eta prestakuntza eskaintzea. Beste alde batetik, 60 urtetik gorakoen mendekotasuna prebenitzeko eta gertaturik dauden mendekotasun-egoerei eusteko jarraibideak proposatzen ditu.

Interesa duten pertsonek informazio gehiago eska dezakete Gizarte Ekintza sailean, edota 94 630 01 90 telefono zenbakira deituta.