Landare banaketa larunbat honetan, martxoaren 23an, Zuhaitz Eguna dela eta

2010/09/07
Bizkaiko Foru Aldundiak 2013ko Zuhaitz Egunaren kanpaina antolatu du. Kanpainaren leloa "Landatu zuhaitz bat, landatu bizitza" da, eta bihar, larunbatean, martxoak 23, eguerdian ospatuko da, egun honetarako beren-beregi hautatu diren eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batzuetan aldi berean banatuko diren ia 6.000 gorostiekin.

Amorebieta-Etxano banaketa egingo den udalerrien artean dago. Ekimena Zelaieta Parkean izango da 12:00etatik aurrera eta hurbiltzen diren zornotzarrek  gorosti bat hartu eta etxera eramateko aukera izango dute.
Durango, Forua, Getxo, Gueñes, Ispaster, Mungia eta Santurtzi dira banaketak burutuko diren beste udalerriak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak formatu berri hau eman nahi izan dio  dagoeneko tradizionala den Zuhaitz Egunari; horren xedea   "mezua kaleko jendearengana eramatea da, Getxo moduko udalerri handi baten hasita, eta txikia den landare bat erabiliz, landare hori etxeetara eraman dezaten, etxeko eguneroko bizitzan ager dadin, baina zaindu ere egin behar dena", Irene Pardok gazte eta txikienentzat zuzenduta adierazi duen bezala.

Gorostia

2013ko Zuhaitz Egunean laguntzaileak diren zortzi udalerrietan banatuko diren  6.000 landareak Asociación de Viveristas de Euskadi elkartearen eta Aldundiaren beraren mintegietakoak dira. Espezie autoktonoa da, Euskal Herrian ezaguna dena eta haritza eta pagoa bezalako beste espezie  tipiko batzuekin batera, gure basoen atal dena. Gorostia babestuta dago Espezie Mehatxatuen Katalogoa sortu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko natura kontserbatzeari buruzko  Legean. Gorostia Interes Bereziko kategoriaren barruan dago sailkatuta eta, horren ondorioz, debekatuta dago bidezko baimenik gabe arbolak eta adarrak moztea.

Landare bakoitza kartoizko ontzi txiki batekin banatuko da eta gorostiak etxean behar dituen zaintzei buruzko ohar txiki batzuk emango dira. Besteak beste, nahitaez jakin behar da etxean sasoika gerizpea izango duen alde baten kokatu behar dela, lurrak materia organiko ugari izan behar duela eta azidoak izan behar duela eta urte osoan zehar hezetasun nahiko izan behar duela.