Lagundu Koronabirusa Garaitzen

2020/10/30
Babestu Zure Ingurukoak. Maskara beti erabili. Segurtasun distantzia. Aireztatu zure espazioa. Eskuak garbitu.

Gaueko ordutegian zirkulatzeko askatasuna mugatzea (23:00etatik 06:00etara). Pertsonek erabilera publikoko bideetatik edo espazioetatik zirkulatu ahal izango dute soilik aurreikusitako jarduerak egiteko:

a) Sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea.

b) Osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimenduetara joatea.

c) Albaitaritza-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik.

d) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.

e) Ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren.

f) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea.

g) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta.

h) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.

i) Gasolindegietako edo gasolina-zerbitzuguneetako errepostajea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko mugak.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean sartzeko eta bertatik irteteko mugak ezartzen dira. Hemen aurreikusitako arrazoiren batengatik egindako joan-etorriak baino ez dira baimenduko, behar bezala justifikatuta badaude:

a) Osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimenduetara joatea.

b) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.

c) Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne.

d) Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.

e) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea.

f) Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioetara joatea.

g) Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presako jarduketak.

h) Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere.

i) Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.

j) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta.

k) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.

 

Pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egotea mugatzea. Pertsona-taldeak erabilera publikoko espazioetan, itxietan nahiz aire zabalekoetan, nahiz erabilera pribatuko espazioetan egoteko, ezinbestekoa izango da gehienez ere sei pertsona egotea, salbu eta bizikideak badira, eta hargatik eragotzi gabe jendearentzat irekitako bulegoei, instalazioei eta establezimenduei, edo adingabeei edo menpeko pertsonei dagokienez ezartzen diren salbuespenak. Aurreikusitako mugaren barruan ez dira sartuko lan-, hezkuntza- eta erakunde-jarduerak, ezta araudi aplikagarrian berariazko neurriak ezartzen direnak ere.

 

Zornotzar estimatua:

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizut zuk bezala, zornotzarren gehiengoak agertu duen konpromiso arduratsuarengatik, norbanako bezala eta talde bezala.  Egoera zail honi aurre egiten lagunduko digute heziketak, elkartasunak, erantzukizunak eta eredugarriak ez diren norbanako batzuen jarrerak ez errepikatzeak. Gainera, bizi dugun osasun larrialdi egoera honetako bigarren olatu honetan martxan jarriko ditugun nobedade batzuen berri eman nahi dizuet.

 

  • HAZ, Herritarren Arreta Zerbitzua

Pertsonen arteko 2 metroko tartea gordetzeko eta jende pilaketak saihesteko, datorren astelehenetik aurrera, azaroaren 2tik aurreraHerritarren Arreta Zerbitzuan aldez aurreko hitzordua martxan jarriko dugu. 

Aurrez aurreko arreta emango da baina aldez aurreko hitzorduarekin bakarrik. Arreta telefonoz eta posta elektroniko bidez ematen jarraituko dugu.

Aldez aurreko hitzordua hartzeko, ondokoak erabil ditzakezu:

      010 Amorebieta-Etxano / 94 630 00 02

      688 866 600

      haz@amorebieta.eus

        https://www.amorebieta-etxano.eus/cita/

 

PARKEAK ETA AIRE ZABALEAN DAUDEN ERABILERA PUBLIKOKO KIROL GUNEAK

Umeen parkeak, kirol guneak, patinatzeko pistak (skating) edo aire zabalean dauden antzeko erabilera publikoko guneak herritarrentzat zabalik egon ahal izango dira, betiere hauetan ondoko gehieneko aforoa errespetatzen bada: lagun bat 4 metro karratuko.

 

 LAGUNDU KORONABIRUSA GAINDITZEN

 

  • Erabili beti musukoa. Gogoratu nahitaez erabili behar dela.
  • 2 metroko segurtasun tartea gorde. Zurekin bizi ez direnekin hartu-emanak eta hurbil egotea saihestu.
  • Aireztatu zauden lekua.
  • Eskuak garbitu. Objektuak edo kontaktu azalerak ukitzen dituzun guztietan.
  • Ezin gara 6 lagun baino gehiago elkartu edo bildu. Jende pilaketak saihestu.
  • Kontu handiz ibili arrisku taldekoa bazara: haurdun bazaude, adinekoa bazara, gaixotasun kronikoak badituzu, immunodeprimitua bazara, …

 

Keinu txikiak garrantzitsuak dira. Hurbilen ditugunak eta gutariko bakoitzak koronabirusa gainditzen lagun dezake. Zaindu zaitez eta jaso ezazu agur bero bat. Guztion artean, lortuko dugu.

 Andoni Agirrebeitia Abendibar

Amorebieta-Etxanoko Alkatea