Koru-kontzertua Zornotza Aretoan

2010/09/07
- Gasteizeko “Jesus Guridi” Kontserbatorioko Abesbatzak eta Zubiaur Musika Eskolako Kantalai Abesbatzak hartuko dute parte. - Apirilaren 16an izango da, asteartearekin, iluntzeko 19:00etan. - Sarrera dohainik izango da.

Datorren asteartean, apirilak 16, koru-kontzertua izango da Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan, Gasteizeko “Jesus Guridi” Kontserbatorioko Abesbatzaren eta  Zubiaur Musika Eskolako Kantalai Abesbatzaren partaidetzaz.

Iluntzeko 19:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera dohainik izango da.