Korrontzi folk bandak Julen Alonso eta Oinkari dantza taldearen lekua hartuko du uztailaren 26an

2022/07/22
• Julen Alonso eta Oinkariren emanaldia bertan behera geratu du osasun arrazoiengatik. Korrontziren kontzertua 22:00etan izango da, Zubiondo plazan.

 

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du osasun arrazoiak medio, bertan behera geratu dela uztailaren 26rako aurreikusita zegoen Julen Alonso eta Oinkari dantza taldearen emanaldia. Hauen ordez, Korrontzi folk musika bandaz gozatzeko aukera izango da leku eta ordu berean: iluntzeko 22:00etan, Zubiondo plazan.