Kontakatilu antzerki taldeak “Liburuen Amaraunean” emankizuna taularatuko du bihar Udal Liburutegian, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

2021/04/16
• Bihar larunbata, apirilaren 17an, 12:00etatik aurrera, Kontakatillu antzerki taldeak "Liburuen Amaragunean" antzezlana taularatuko du Udal Liburutegian Bertan, ipuinak eta txotxongiloak musikaren eta kantuaren doinuan nahastuko dira. • Bestalde, liburutegira beren zerbitzuren bat erabiltzera hurreratzen diren erabiltzaileek bi otzararen zozketan izena emateko aukera izango dute, bata haurrentzako liburuekin osatua eta bestea helduentzako liburuekin.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 16an, ostirala. Urtero legez, kultura eta letrekin duen hitzorduari leial, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak, Udal Liburutegiarekin elkarlanean, kultur jarduera ezberdinak prestatu ditu apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Aurreikusitako jardueren artean, lehenengoa, bihar larunbata, apirilaren 17an izango da. 12:00etatik aurrera, Kontakatillu antzerki taldeak "Liburuen Amaragunean" antzezlana taularatuko du Udal Liburutegian. Bertan, ipuinak eta txotxongiloak musikaren eta kantuaren doinuan nahastuko dira. Antzerki-talde honen filosofia txotxongiloen bidez emozio eta sentimendu desberdinak transmititzea da, betiere euskal kultura eta euskararekiko konpromisoa erreferentzia gisa hartuta.

Ikuskizuna 5, 6 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta segurtasun arrazoiak direla eta, 12 plaza baino ez dira egongo (haurrak eta gurasoak barne).

 Bi otzararen zozketa

Bestalde, liburutegira beren zerbitzuren bat erabiltzera hurreratzen diren erabiltzaileek bi otzararen zozketan izena emateko aukera izango dute, bata haurrentzako liburuekin osatua eta bestea helduentzako liburuekin. Saski bakoitzak hiru liburu izango ditu eta zozketa apirilaren 23an ospatuko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean.