Kimera auzoko ur-hornidura berriaren lanak aste honetan hasiko dira

2021/05/04
• Proiektuak 117.032 €-ko lizitazio-aurrekontua du eta 8 asteko egikaritze-epea izango du eta landa-gune hori bermedun ur-hornidurarako sare batez hornitzeko balioko du. • Proiektuan, Arkotxako biltegitik datorren ura bideratuko da, hodi berri baten bidez eta hodi hori, Kimeran dagoen hodiarekin konektatuko da.

Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 4an, asteartea. Kimera auzoko ur-hornikuntza sistema berria ezartzeko lanek ezarritako epeak betetzen dituzte eta aste honetan bertan hasiko dira. Amorebieta-Etxanoko Udalak hornidura sistema berriaren obrak hasiko ditu, landa-gune hau bermedun ur-hornidurarako sare batez hornitzeko. Proiektuak 117.032 €-ko lizitazio-aurrekontua du eta 8 asteko egikaritze-epea.

Proiektuan, Arkotxako biltegitik datorren ura bideratuko da, hodi berri baten bidez eta hodi hori, Kimeran dagoen hodiarekin konektatuko da. Eremu horretan, dagoen biltegitik jaisten den hoditeria bat dago eta, gaur egun, herri-gune horretako baserriak hornitzen ditu.

Gaur egun, Kimera auzoa biltegi baten bidez erregulatzen den iturburu batetik hornitzen da, baina ur-bolumen horrek ez du jasotzen edangarri tratamendu moderno eta landa-gunearen beharretara egokiturik. Horrela, tratatutako uraren hornidura erraztuko dute egingo diren jarduketek.

Irtenbide errazena Arkotxa auzoko hornidura-sisteman jatorria duen arteria berri bat ezartzean oinarritzen da. Arkotxa auzoa kokagune haren iparraldean dago eta haren erregulazio-biltegira ponpaketa baten bidez iristen da EUTE-tik behar bezala araztutako ura, gaur egun izen bereko biztanle-gunea hornitzen duen Kimerako biltegitik datorren banaketa-sareraino.