Kaskarot antzerki ikuskizuna eta zinea asteburuko agendaren hitzorduak

2021/01/22
Atx Teatroa antzerki taldeak Kaskarot izeneko bere ikuskizun berria aurkeztuko du larunbatean Zornotza Aretoan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Isabel Coixeten Nieva en Benidorm, Manou haurrentzako zinema eta Beginning, erlijo kutsuko drama, izango dira zine hitzorduak.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urtarrilaren 22an, ostirala. Amorebieta-Etxanoko kultura agendak beste behin ere ez du hutsik egiten eta asteburu honetan ere, eskaintza ezberdinekin dator. Hasteko, bihar, urtarrilaren 23an, Atx Teatroa antzerki taldeak Kaskarot izeneko bere ikuskizun berria aurkeztuko du Zornotza Aretoan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Antzerki honetan, agure batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren alter egoa da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Jarraitzeko, zine saio hirukoitza: ostiral honetan, igandean eta astelehenean, 19:00etatik aurrera Nieva en Benidorm, Isabel Coixeten filma berria ikusteko aukera izango da Zornotza Aretoan. Drama-thriller honetan, Peter Riordan fenomeno meteorologikoek obsesionatutako gizon bakarti, maniatiko eta metodikoa da. Manchesterreko bankuan erretiro aurreratua ematen diotenean, Benidormen bizi den Daniel anaia bisitatzea erabakiko du. Hirira iristean, bere anaia desagertu egin dela jakingo du, eta hau Alexek lan egiten duen burlesque klub baten jabea zela jakingo du. Peter eta Alex Danielena zer izan den jakiten saiatuko dira, 1950eko hamarkadan Benidormen Sylvia Plath bertan egoteagatik obsesionatutako polizia batek lagunduta.

Igandean, Zornotza Aretoan, 12:00etatik aurrera haurrentzako zinemaren txanda Manou filmarekin. Animazio lan honetan Manou txikia eta azkarra kaio bat delakoan hazten da, bere gurasoak bezala. Baina igerian, arrantzan eta hegan egiten saiatzen den arren, ez da oso trebea. Bere familiako beste kideak bezalakoa ez dela konturatzen denean, abentura harrigarri bati ekiten dio bere benetako jatorria aurkitzeko. Christian Haas eta Andrea Block alemaniarrek zuzendutako lehen luzemetraiean, argumentuan oso trama erabilia bezain beharrezkoa planteiatzen du: desberdina dena onartzea, talde bateko kide izatea eta taldeen arteko lankidetza guztion onerako.

Azkenik, hurrengo asteartean, Zornotza Aretoan, Beginning filma georgiarra ikusteko parada izango da 19:00etatik aurrera. Aipatu filma jatorrizko bertsioan, ingelesez, emango dela. Drama eta erlijioa nahasten dituen eta 2020 Donostiako Zinemaldian zuzendaritza, gidoi eta aktore hoberenari emandako Urrezko maskorra jaso duen filma honetan, probintzietako herri lasai batean, Jehovaren lekukoen komunitate bati muturreko talde batek eraso egiten dio. Gatazka betean, Yanaren mundua, komunitateko buruzagiaren emaztea, poliki-poliki amiltzen ari da. Yanaren barne atsekabea handitzen ari da bere nahiei zentzua aurkitzeko borrokan ari den bitartean.