Jon B. Gorosperen “Basabizitzaren argazkilaritza, Zornotzatik mundura” erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan apirilaren 30era arte

2021/03/31
• Erakusketak ibilbide luzea egiten du gure herriko, Amorebieta-Etxanoko, animalien irudiekin, Euskal Herriko hainbat txokotatik igaroz eta mundu osotik ateratako argazkiekin. • Bestalde, aipatzekoa da Zelaieta Zentroa irekita egongo dela Aste Santua osatzen duten egunetan (apirilaren 1etik 5era), honako zerbitzu hauek eskaintzeko: Gaztetxokoa 17:00etatik 21:00etara eta Ikasgela, 17:00etatik 20:00etara.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 31n, asteazkena. Zelaieta Zentroko erakusketa gelak Jon B. Gorospe argazkilariaren “Basabizitzaren argazkilaritza, Zornotzatik mundura”erakusketa hartuko du apirilaren 30era arte.

Erakusketak ibilbide luzea egiten du gure herriko, Amorebieta-Etxanoko, animalien irudiekin, Euskal Herriko hainbat txokotatik igaroz eta mundu osotik ateratako argazkiekin. Horrela, ikuslea bidai bisual zirraragarri bat egitera gonbidatuta dago, modu natural eta atseginean gure planetako bizitzaren dibertsitate sinestezina, leku basatienetako batzuk eta naturak fauna, flora eta paisaien bidez duen boterea ezagutzeko.

Apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Jon B. Gorospek berak hitzaldi bat zuzenduko du erakusketaren nondik norakoak emanez eta argazkilari gisa duen ibilbidea azalduz. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik Zelaieta Zentroan izena ematea komeni da, lekua mugatua baita.

Zelaieta Zentroaren ordutegia Aste Santuan

Bestalde, aipatzekoa da Zelaieta Zentroa irekita egongo dela Aste Santua osatzen duten egunetan (apirilaren 1etik 5era), honako zerbitzu hauek eskaintzeko: Gaztetxokoa 17:00etatik 21:00etara eta Ikasgela, 17:00etatik 20:00etara.