Jokogunea, zinea eta "Ibaiertzeko ipuina" hizketaldia asteburuko agendaren protagonista nagusiak

2020/12/11

Amorebieta-Etxano, 2020ko abenduaren 11a, ostirala. Asteburu honetan ere, Amorebieta-Etxanoko kultura agenda zeharo beterik dator. Besteak beste, Jokogunea, zinea eta literatura-hizketaldi bat izango dira protagonista nagusiak.

 Hasteko, ostiral honetan eta igandean 19.00etatik aurrera “Emma” filmaz gozatzeko aukera egongo da Zornotza Aretoan. Klase sozialen satira distiratsu honetan, Emmak aurre egin beharko die bere ondoan beti egondako maitasun bat deskubritzeko zorioneko bikote gutxi batzuen ondorioekin eta zaputz erromantikoren batekin heldu eta toreatzeko erronkei.

 Larunbatean, abenduak 12, Ohiane Amantegi eta Rafa Ugaldek zuzendutako ARKALAZ, Zornotzako idazleak "Ibaiertzeko ipuina" liburuari buruzko hizketaldia emango da Amorebieta-etxano.eus eta zornotzaaretoa.eus webguneetan goizeko 11.00etatik aurrera. Ohikoan herriko idazleren batek liburu berri bat argitaratzen duenean liburutegian aurkezpen bat egiteko aukera emoten zaio baina egungo egoera dela eta, Arkalaz izeneko on-line programa bat jarri da martxan aurkezpen hauek egiteko. Izenburua Zornotzan maiz erabiltzen den “alkarregaz” hitzaren eta Alkarraz aspaldiko aldizkariaren hitz-nahasketatik dator. Lehen saio honetan Oihane Amantegik idatzitako “Ibaiertzeko Ipuina” liburua izango da mintzagai.

 Larunbatean ere, Jokogunea eta Gauero ekimenaren edizio berri bat ospatuko da Zelaietan. Gazteek elkarrekin jolasteko aukera izango dute bi txandatan (19.00 eta 20.00) eta mahai-jolas eta bideojokoetan oinarritutako gaua izango da. Gauero berriz, gazteen interesekoak diren gaien inguruan antolatutako gau tematikoa da. Bertan hainbat ekintza desberdinak burutzen dira, eskulanak, lasterketak, talde-frogak, etabar.

 Igandean, abenduak 13, 12.00etatik aurrera etxeko txikienek ere zine hoberenaz gozatzeko aukera izango dute “Dragoiaren gidaria” filmarekin Zornotza Aretoan. Umeentzako animaziozko film honetan, zilar koloreko dragoi gazte bat mendiko espiritu batekin eta haur umezurtz batekin elkartzen da Himalayan zerurako sarrera aurkitzeko abentura batean.