Urtza Taberna eta Far-Far izan dira "Zornotzan JAN ALAI" txapelketaren bigarren edizioaren irabazleak

2010/09/07
• Urtza Tabernak irabazi du pintxorik berritzaileenarentzako saria, 500€ dirutan • Herri-pintxorik onena, berriz, Far-Far tabernakoa izan da, baita 500€ dirutan • Urtza Tabernako zerbitzariari aintzatetsi zaio profesionaltasun maila bikainena • Udalak hiritarrei eskerrak eman nahi dizkie partaidetzagatik, 40.000 pintxotik gora saldu baitira(ihazko bikoitza) txapelketak iraun dituen egunetan zehar, herritarren gozamenerako

Amorebieta-Etxano, 2013ko Uztailaren 1a. Urtza Tabernan “Arrautza, perejile, ogie… A ze lata!” izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren bigarren edizioko onena epaimahaikideen aburuz. Saria, 500 € dirutan, xafla eta txapela. Lau aipamen berezi ere eman dituzte epaimahaikideek: Far Far, Gu Geu, El Cojo eta  Boroa izan dira izendatuak.

Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Far Far tabernako "Koiak"  izenekoa izan da: Onddoz betetako kroketa, foiea, patata frijituez arrautzaztua eta txokolate-trufa. Saria, 500 € dirutan, xafla eta txapela.

Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:

1- Far-Far taberna
2-El Cojo jatetxea
3-Aterpe taberna
4-Urtza
5-Gu Geu jatetxea
6-Ancora
7-Amets taberna
8-Boroa Jatetxea
9-Zubiondo
10-Geraleku

Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 37 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Urtza Tabernako profesionaltasuna nabarmendu da.

Hiritarren partaidetza

Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik, ia bikoiztu egin delarik partaideen kopurua iazko ediziotik aurtengora, eta txapelketari eskaini dioten dedikazioagatik, benetan bikaina izan baita egunotan burututako esfortzua. Hiritarren partaidetza ere eskertu nahi dute udal ordezkariek; joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria. Guztira, 40.000 pintxotik gora saldu dira.