Seme-alabak jaiotzeagatik diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

2019/05/14
• Ondorengo berri bakoitzarengatik, zornotzarrek lehen eskuratzen zituzten 300 euroak baino 100 euro gehiago eskuratuko dituzte. • Neurri honek herriko merkataritzan ere eragina izango du. Izan ere, gastua herri bueltako dendetan egin beharko da.

Amorebieta-Etxano, 2019ko maiatzaren 14a. Zabalik dago seme-alabak jaio edo adoptatzeagatik Amorebieta-Etxanoko Udalak emango dituen diru-laguntzak eskatzeko epea. Aurten 400 euro emango dira, iaz baino 100 euro gehiago.

Eskariak Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira seme-alaba jaio denetik edo adopzioaren ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean.

Ordenantza berri honen helburua da gastuen zati bat estali eta familiak, ahal den neurrian handitzeko aukera ematea. 

Diru-laguntza handitzeak herri bueltako merkataritzari ere eragingo dio. Diruz lagundu daitekeen gastua adingabearen beharrizanetarako egin behar da eta gastua Amorebieta-Etxanoko establezimendu batean egin behar da, esaterako halakoren batean: farmazia, umeen arropa denda, etxerako umeen tresna eta osagarrien denda, etab.

Jaiotza edo adopzio anizkoitzen kasuan, diru-laguntza jaiotako edo adoptatutako ume bakoitzeko emango da.