Jaietan tabernen ordutegia

2015/02/13
Zaindariaren jaiak eta beste jai edo interes turistikoa duten beste gertakari batzuk direla eta, bi orduz luzatzea aurreikusitako ordutegia, I. Eranskinean agertzen den egutegiaren arabera.

78/2015 ZK.DUN ALKATETZA DEKRETUA
DAVID LATXAGA UGARTEMENDIA JNA., AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAREN ALKATE-UDALBURUA.



    IKUSIRIK 2012ko martxoaren 21eko 58. zk.dun EHAAn martxoaren 13ko 36/2012 Dekretua argitaratu zela, jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.      


    KONTUAN IZANIK aipatu abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 12. art. aldatzen duen aipatu Dekretuaren 4. art.ak ezartzen duela Zaindariaren jaiak eta beste jai edo interes turistikoa duten beste gertakari batzuk direla eta, udal agintariek gehienez bi orduz luzatu ahalko dutela aurreikusitako ordutegia, betiere dagokion urte naturalerako udal bakoitzak onartu beharko duen egutegiaren arabera.

    KONTUAN IZANIK gai honi buruzko erabakia hartzea Alkateari dagokiola, goian aipatutako aldaketan xedatutakoarekin bat etorriz.


    ERABAKI DUT:

    LEHENENGOA: Zaindariaren jaiak eta beste jai edo interes turistikoa duten beste gertakari batzuk direla eta, bi orduz luzatzea aurreikusitako ordutegia, I. Eranskinean agertzen den egutegiaren arabera.

    Gainontzeko egunetan, martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuan jasotako ordutegiak errespetatuko dira.

    BIGARRENA: Establezimendu hauek ixten dituztenetik zabaltzen dituztenera gutxienez sei ordutako epe bat igaro beharko da.

    HIRUGARRENA: Ixteko ordua den momentutik aurrera, musika kenduko da eta lokala itxiko da. Lokala husteko 30 minutu egongo dira.

    LAUGARRENA: Goizaldeko 3etatik aurrera tabernek eta txosnek bolumena 65 dB(A)etara jaitsiko dute.

    BOSGARRENA: Musika ekiporik ez da kalean jarriko.

    SEIGARRENA: Lokalaren ateak ixtea zainduko da barruko soinuak ez diezaien eragin inguruko auzokideei. Era berean gogorarazten da establezimendu guztiek komunak irekita eta osasun egoera egokian edukitzeko betebeharra dutela establezimendua irekita dagoen bitartean.



    ZAZPIGARRENA: Terrazak goizaldeko ordu bietarako kenduta egon behar dira.

    ZORTZIGARRENA: Kontsumoaren Legearekin bat etorriz, gogorarazi kale-bideetan alkohola kontsumitzeari buruz indarrean dagoen araudia.

    BEDERATZIGARRENA: Udaltzaingoari jakinarazpen honen berri ematea, Ediktuen Taulan argitaratu eta baita udaletxeko web orrialdean eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari.

 

I. ERANSKINA

2015. URTEKO EGUTEGIA


    HERRIKO JAIAK:
    UZTAILAREN 15ETIK UZTAILAREN 28RA
    Uztailaren 15, 16, 17, 18, 24, 25, 26 eta 27ko gauetako ordutegia BI orduz luzatuko da.

    HAIZETERA:
    EKAINAREN 19, 20 eta 21ean ordutegia BI orduz luzatuko da.

    IHAUTERIAK:
    OSTEGUNETIK ASTEARTERA, ostiraleko eta larunbateko gauak BI orduz luzatuko dira.

    ASTE SANTUA:
    OSTEGUNETIK ASTELEHENERA, ostegun, ostiral, larunbat eta igande gauetako ordutegia BI orduz luzatuko da.

    GABONAK:
    ABENDUAREN 15ETIK URTARRILAREN 6RA
    Ostiral eta larunbat gauetako ordutegia eta abenduaren 25, urtarrilaren 1 eta urtarrilaren 6 bezpera gauetako ordutegia BI orduz luzatuko da.

    AUZOETAKO JAIAK:
    Dekretu bat argitaratuko da eta bertan zehaztuko da jai-egitarauaren arabera, zein egunetan luzatuko den ordutegia BI orduz.

 

Amorebieta-Etxanon, 2015eko urtarrilaren 28an



Alkateak,


Izp.: David Latxaga Ugartemendia