Amorebieta-Etxanoko jaietan balantze positiboa eta sekulako jendetza

2017/08/02
• Ekitaldi arrakastatsuenak: txupinazoa, danborrada eta marmitako lehiaketa • Gustu eta adin guztietarako jardueretan parte-hartze itzela • Udalak jaietako lehen gaueko eraso sexista gogor gaitzetsi du eta lanean tinko jarraituko du horrelakorik berriro gerta ez dadin

Amorebieta-Etxano, 2017ko abuztuaren 2a. Karmengo jai arrakastatsuenak izan ditugu aurton. Herritarren partaidetza handia izan da, giro onean, lehenengo gaueko eraso sexista aipatu beharra dagoen arren. Eraso deitoragarri hori udal talde guztiek eta herritarrek gogor salatu zuten.

Doako eta kalitatezko jarduerak prestatu dira, adin eta gustu guztietarako, horregatik Udalaren balorazioa oso positiboa izan da. Txupinazoa, danborrada eta marmitako lehiaketa izan dira arrakastatsuenak. Izan be, Luciano Martinez Ametx-eko lehendakariaren esanetan,  “txupinazo jendetsuena izan da Amorebieta-Etxanoko jaien historian” eta marmitako lehiaketan, berriz, 4.000 lagun inguru bildu ziren, marka guztiak gaindituz. Zornotzarren egun kutuna da Santanatxu, egun horretan be zapore gozo eta mamitsua berreskuratu zen, mozorro, mariatxi eta kaleko doinuei esker.  

Alde negatiboa herrian gertatutako eraso sexista izan da. Udalak edozein motatako indarkeria gaitzesten du, eta lanean jarraitzeko hartutako konpromisoa berretsi gure du zornotzarren jaien alde, erasoetatik urrundu eta aparteko jaien eredu izan daitezen. Luciano Martinezen ustez, zornotzarrak gizabidetsu eta adeitsuak dira, horregatik gertaera isolatu horrek ezin du lausotu jaietan bizi izan dugun giro ezin hobea.  

Udalak Jai Batzordearen lana eta ahaleginak eskertu nahi ditu, izan be, kirol eta kultura taldeek edota jai antolatzaileek antolatutako ekitaldi guztietara lagun ugari bertaratu dira.

www.amorebieta-etxano.eus