Interiorismoari eta dekorazioari buruzko tailer praktikoa izango da ostegunean, dohainik, Zelaieta zentroan

2014/11/17
• Espazioak egokiago erabiltzeko eta funtzionaltasun estetikoa lortzeko oinarrizko nozioak eskainiko dira.

Amorebieta-Etxano, 2014ko arazoaren 17a. Interiorismoari eta dekorazioari buruzko tailer praktikoa izango da datorren ostegunean, iluntzeko 20:00etan, dohainik, Zelaieta zentroan. Ia denok izan gara inoiz etxea, lantokia edo haur batentzako logela egokitu beharrean. Kontuan hartuta bizi gareneko espazioek uste baino eragin handiagoa dutela gugan, komenigarria da bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguten jarraibideak aintzat hartzea. 

Bizi garen espazioak egokiago erabiltzeko oinarrizko nozioak ezagutu eta funtzionaltasuna lortzea ez ezik, estetikan arreta jartzen laguntzea ere badu xede hitzaldi honek, horretarako trikimailu eta konponbide errazak eskainirik.