II. jardunaldia: Lurralde iraunkor baterako elkarrizketa jardunaldirako gonbita. Urriak 26

2010/09/07
Lurralde iraunkor baterako elkarrizketa jardunaldirako gonbita. Larunbata, urriaren 26a. Amorebieta-Etxanoko Udalak aditu taldi bati lurraldearen kudeaketa iraunkorreko eredu batetarantz joateko herriak duen potentziala aztertzeko eskatu dio. Etxanoko biztanleek iraunkortasunarengatik agertu duten interesak Amorebieta-Etxanoko lurraldearen kudeaketari buruz azterketa bat garatzeko proposamena egitera eraman du auzo elkartea. Horretarako, Amorebieta-Etxanoko Udalak herriaren azterketa eta dianostiko bat egiteko eskatu dio Universidad Politécnica de Catalunyari, Albert Cuchí doktore arkitektoak zuzendua, ingurumen gaietan aditua eta ezaguna nazio mailan.

“Lurraldea eta iraunkortasuna” izenburua duen txostena prestatzeko Amorebieta-Etxanoko lurraldea nola kudeatzen zen aztertuko da hiru denbora tartetan. Lehenengo etapan, iraganaren azterketa historiko bat egingo da, baliabideak ohiko moduan kudeatzen zirenean, baserria eta honen inguruan sortzen ziren auzo txikiak ardatz izanik. Hurrengo etapan, diagnostiko bat egingo da gaur egun baliabide hauek nola kudeatzen diren ikusteko. Azkenean, baliabideen kudeaketa iraunkorrak dakartzan arazoak eta aukerak etorkizunean aztertuko dira.

Lurralde iraunkor baterako elkarrizketa  I. jardunaldiarekin eman zitzaion hasiera, urriaren 5ean.

Hurrengo saioa urriaren 26an, Zelaieta Zentroan, izango da. Interesa duten auzotar eta elkarte guztientzat sarrera librea izango da.