Igogailu publiko batek irisgarritasuna hobetuko du Kaitana Plazaren, Santa Ana, Andrandi eta Jauregizahar auzoen artean

2021/04/30
• 6 hilabeteko egikaritze-epea eta 779.758,29 €-ko guztizko aurrekontua izango duen proiektu honek, hiri-igogailu publiko bat jartzea aurreikusten du, bai eta inguruan urbanizazio-obra lan osagarriak egitea ere. • Igogailu honekin, hirigunetik datorren ibilbide irisgarria hobetu eta laburtuko da.

Amorebieta-Etxanon, 2021eko apirilaren 30ean, ostirala. Kaitana Plazaren eta Santa Ana, Andrandi eta Jauregizahar auzoen arteko irisgarritasuna nabarmen hobetuko da eremu horiek lotuko dituen hiri-igogailu publiko bat ezarriz.

Gaur egun, puntu horien arteko konexioa arrapala irisgarriko oinezkoentzako ibilbideen bidez egiten da. Ibilbide horiek 11,5 metroko desnibela gainditzeko 202 metroko garapen lineala behar dute, horrela, distantzia hori minimizatu nahi da konexioaren hobekuntza berriarekin.

6 hilabeteko egikaritze-epea eta 779.758,29 €-ko guztizko aurrekontua izango duen proiektu honek, hiri-igogailu publiko bat jartzea aurreikusten du, bai eta inguruan urbanizazio-obra lan osagarriak egitea ere. Horretarako, igogailuaren nukleoaz eta bi puntuen arteko lotura-pasabide batez osatutako azpiegitura bat ezarri beharko da.

Proposatutako igogailuarekin, hirigunetik datorren ibilbide irisgarria hobetu eta murriztuko da, udalerriaren behealdearen edo lauaren arteko lotura, mendi-mazelaren goiko aldean dauden auzoekin lotzen dena.

Konponbide gisa, igogailuaren gune bertikala instalatuko da eta horren abiatzea erdi-lurperatuta planteatuko da hegalean. Hortik aurrera, pasabide horizontalarekin lotuko da, bi puntuak lotuz.

Diseinuak arreta berezia eskaintzen dio igogailurako sarbideen, haren ingurunearen, kabinaren, plazaren eta abarren gehieneko ikuspenari, angelu hilik gerta ez dadin.

Beheko eremua berriz diseinatuko da, batetik igogailuaren etorrera eta ikuspena errazteko eta bestetik, arrapalaren abioa hiri-altzarien elementu zainduagoa izan dadin. Goiko eremuan, pasabidea Santa Ana bidea gurutzatzen duen oinezkoentzako pasabide berri batekin bat etortzea pentsatu da.