Amorebieta-Etxanoko Udalak igandeetako azokaren jarduera zabaldu egingo du

2020/05/15
• Maiatzaren 17tik aurrera igandeetako azokaren jarduera zabaldu egingo da eta mota guztietako elikagaiak saldu ahal izango dira

Aire zabalean egiten diren azokak berriro zabaldu ahal izango dira, elikagai eta oinarrizko produktuei lehentasuna emanez, alarma egoera ezartzearen ondorioz estatu mailan ezarritako murrizketak malgutzeko maiatzaren 9ko SND 399/2020 Ministerioaren Aginduaren arabera, hain zuzen ere normaltasun berrirako transizio planeko 1. fasea aplikatuz.

Udalak postuen arteko distantziak ezarriko ditu eta baita azoka mugatzeko baldintzak ere, langile, bezero eta oinezkoen segurtasuna eta distantzia bermatzeko.

Aginduari jarraituz, ohiko postuen edo baimendutako postuen ehuneko hogeita bostera mugatu beharko da, eta aforoa ohiko aforoaren herena baino txikiagoa izan beharko da.