Idazketa sortzaileko tailerra

2020/01/03
• Tailerraren arduraduna Loli López de Lacalle izango da, “Melocotones en viña" nobela berriaren egilea. • Ikastaroa urtarrilaren 15ean hasiko da, eta asteazkenero izango da apirilaren 1era arte.

Amorebieta-Etxanoko liburutegiak idazketa sortzaileko tailer bat antolatu du aurten. Tailerraren arduraduna Loli López de Lacalle izango da, “Melocotones en viña” nobela berriaren egilea.

Mota honetako tailerrek beti idazteko gogoa izan baina inoiz idatzi ez dutenei ematen dizkieten bitartekoen jakitun, López Lacallek idazteko gune dinamiko eta atsegin bat proposatzen du, errespetua nagusi izango den lekua. Metodoa beharrezkoa da barruan daukaguna atera eta hitz forma emateko, eta ondo egiteko modu bakarra praktikatzea da.

Idazle zornotzar honek 10 urte baino gehiagoko esperientzia dauka idazketa tailerretan, ikasle zein irakasle moduan. Pertsonaiak zehaztea, narrazioan koherentzia izatea, erritmoa,… guzti hauek eta beste batzuk landuko dira Zelaietako liburutegian egingo den tailer honetan.

Egunak eta orduak

Interesatuta daudenek herriko liburutegian izena eman dezakete urtarrilaren 8ra arte (leku mugatuak). Ikastaroa urtarrilaren 15ean hasiko da, eta asteazkenero izango da apirilaren 1era arte. Ikastaroa 19:00etatik 20:45era izango da eta aurreikusten diren egunak hauek izango dira:

  • Urtarrila: 15, 22 eta 29
  • Otsaila: 5, 12, 19 eta 26
  • Martxoa 4, 11, 18 eta 25
  • Apirila: 1