Ibaizabal ibaiko eta bere ibaiadarretako plastiko eta hondakin solidoen garbiketa aste honetan bertan hasiko da

2021/06/24
• Programatutako lanak Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan, Jauregibarria parkeko urmaelean, Arraibi eremuetan eta Bekoerreka eta Tantorta errekaren AP-8aren ondoko parkean (Ixerango eta San Pedro kaleen artean) utzitako plastikoak eta hiri-hondakin solidoak bildu eta garbitzea izango dira. • Osasun-egoerak aukera ematen duenean, udalak Ibaizabal ibaiaren ingurumena garbitzeko jardunaldi bat antolatzea aurreikusi du, Eskola Agenda 2030 iraunkortasunerako hezkuntza-programan murgilduta dauden udalerriko ikastetxeetako ikasleen eta boluntarioen laguntzarekin.

Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 24an, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Udalak Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan utzitako plastikoak eta hiri-hondakin solidoak garbituko ditu, baita udalerriko hirigunetik igarotzen diren befre ibaiadarrak ere.

Garbiketa-lanak aste honetan bertan hasiko dira, 8 laneguneko iraupena izango dute eta Lantegi Batuak Fundazioko langileek egingo dituzte.

Programatutako lanak Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan, Jauregibarria parkeko urmaelean, Arraibi eremuetan eta Bekoerreka eta Tantorta errekaren AP-8aren ondoko parkean (Ixerango eta San Pedro kaleen artean) utzitako plastikoak eta hiri-hondakin solidoak bildu eta garbitzea izango dira.

Ibaia garbitzeko jardunaldia

Bestalde, osasun-egoerak aukera ematen duenean, udalak Ibaizabal ibaiaren ingurumena garbitzeko jardunaldi bat antolatzea aurreikusi du, Eskola Agenda 2030 iraunkortasunerako hezkuntza-programan murgilduta dauden udalerriko ikastetxeetako ikasleen eta boluntarioen laguntzarekin. Jarduera hau ezin izan zen burutu pandemiaren ondorioz.

Mota honetako ekimenekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu ingurumena zaintzeko beharrari buruz, guztion lana baita hori. Horregatik, bere laguntza eskatzen du ibaietako ibilguetan eta ibaiertzetan hiri-hondakin solidoak ez metatzeko.