Hizkuntzen ahozko indarketa sustatuko du Amorebieta-Etxanok

2010/09/07
- Hizkuntzen ahozko praktika landu nahi dutenei laguntza eskaintzea da ekimenaren helburua. - Urriaren erdialdean emango zaio hasiera jarduera honi.

Amorebieta-Etxano, 2013ko urriaren 7a.     Hizkuntzen ahozko praktika landu nahi  duten zornotzarrei laguntza emango dien programa jarri du abian Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak. Interesdunen artean sortzen diren taldeen araberakoa izango da hizkuntzen eskaintza.


Hizkuntzen alde gramatikala eta idatzizkoa barik, ahozko erabilera sustatu nahi dutenentzako topagunea eskaintzea da xedea. Oraindik ez da zehaztu zein egunetan batuko diren taldeak. Bai, ordea, zeintzuk izango diren indartze-saioen ordutegiak: goizeko 11:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 15:30etik 16:30era.
Urriaren erdialdean emango zaio hasiera jarduera honi.