HHEk gaur irekiko du hasierako ikasketetan eta gaztelaniazko eskoletan matrikulatzeko epea

2022/09/02
• Interesa duten 18 urtetik gorakoek irailaren 14ra arte eman ahal izango dute izena

HHEk gaur, irailak 2, irekiko du Amorebieta-Etxanon eta Durangon emango diren ikastaroetan izena emateko epea. Zehazki, Amorebieta-Etxanon hasierako irakaskuntzak I Ikastaroa eskainiko da, eta bizilagun berriei zuzendutako gaztelaniazko eskolak, berriz, Durangon izango dira. 

Izen-ematea
Interesa duten 18 urtetik gorako herritarrek irailaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 14.00etara, Larrea auzoko eraikinean edo www.epadurango.hezkuntza.net webgunearen bidez. Nahiago duenak, ondoko telefono-zenbakietara dei dezake: 94 6814253 / 94 6734277.