Herritarren ekarpenak bilduko ditu Amorebieta-Etxanok HAPO berria egiteko

2016/03/18
• Interesa duten guztiek udal bulegoetan, bulego teknikoan edo Zelaieta zentroan har dezakete galdetegia. • Webgunean ere eskuragarri dago galdetegia. • Apirilaren 29ra artekoa da entregatzeko epea. • Bost tailer tematiko egingo dira Zelaieta zentroan, hiritarrek udalerriari eragiten dioten alderdiei buruzko iritzia eman dezaten.

Amorebieta-Etxano, 2016ko martxoaren 18a. Hiri Antolamendurako Plan Berria idatziko den honetan, galdetegia sortu du Amorebieta-Etxanoko Udalak, interesa duten zornotzarrek hiri-jarduketaren eragina izango duten alderdiei buruzko iritzia eman dezaten.

Nahi duten guztien esku izango da galdetegia udaleko bulego nagusietan, bulego teknikoan (Herriko Plaza z/g) eta Zelaieta zentroan. Behin galdetegia beteta, hiritarrek udaletxeko bulego teknikora eramango dute apirilaren 29a baino lehen. Udalaren webgunean ere (www.amorebieta-etxano.eus) eskuragarri dago galdetegia.

Tailer tematikoak
Era berean, zornotzarren iritzia zein den jakite aldera, bost tailer ireki antolatu dira, gai bana aztertzeko bertan. Apirileko bigarren hamabostaldian burutuko dira Zelaieta zentroan. Iluntzeko 19:00etan hasiko dira honako egunotan:

-    Ingurumena, apirilaren 19an.
-    Etxebizitza, apirilaren 21ean.
-    Ekonomia jarduerak, apirilaren 26an.
-    Ondarea, apirilaren 28an.  
-    Zuzkidurak/Ekipamenduak, maiatzaren 3an.