Bandoa: Hautesle errolda jendaurrean ikusgai jarriko da

2020/09/14
Data: irailaren 16tik 24ra

2020ko irailaren 25ean epaimahaiko kide izateko egingo den zozketa dela-eta, jendaurrean ikusgai jarriko da HAUTESLE ERROLDA, irailaren 16tik 24ra, biak barne.

Kontsultak egin daitezke epe horretan, eta egoki irizten zaien erreklamazioak aurkeztu.

Erreklamazioak egiteko eredua interesdunen esku dago Amorebieta-Etxanoko Udaleko Estatistika Sailean.

Herritarren arreta ordutegia 07:30etik 15:00era

Amorebieta-Etxano, 2020ko irailaren 14a.

ALKATEA

Sin.: Andoni Agirrebeitia Abendibar