Hasiera eman zaie Betarraganen debaldekoa izango den parkinga egokitzeko lanei

2014/11/19
• Guztira 42 aparkaleku edukiko ditu, eta horietatik bi mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko izango dira. • Lurraren orografiari erreparatuko zaio eta, horrela, inguruan integraturik egongo dira aparkatzeko lekuak. • Lanen kostua 150.000 euro ingurukoa izango da, eta otsailerako dago aurreikusita lanon amaiera.

Amorebieta-Etxano, 2014ko azaroaren 19a. Betarraganen, Konbenio hotelaren atzean, parking berria egokitzeko lanei ekin die asteon Amorebieta-Etxanoko udalak. Udal orubea erabiliko da horretarako 1.385 m²-koa, eta  bertan debalde aparkatzeko 42 aparkaleku izango dira, euretako bi mugikortasun murriztua  duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko.

  betarragane planoa


Hiru inguruetako araudia eta irisgarritasun-baldintzak beterik, ahalik eta aparkaleku gehien lortze aldera, diseinua optimizatuz gauzatu da proiektua, eta beharrezko diren  instalazioez hornituko da: argiteria eta euri uren hustuketa.

Lurraren orografiari erreparatuko zaio eta, horrela, inguruan integraturik egongo dira aparkatzeko lekuak. Era xumean egituratuko da, bi gainazal ezberdindurik, ibiltzeko gunea eta aparkatzekoa, hain zuzen, eta biribilean antolatuko da trafikoa. Perimetroko guneak eta erdiko irla lorategi gisa geratuko dira, eta ikustean gertatzen den inpaktua  hobetu egingo da zuhaitzak eta zuhaixkak landaturik (ereinotzak, cotoneasterrak, urkiak, hurrondoak).

Lanen kostua 150.000 euro ingurukoa izango da, eta otsailerako amaitzea dago aurreikusita. Asfaltados y Construcciones Morga enpresak burutuko  ditu.