100 musikaritik gora Amorebieta-Etxanon ospatuko den Haizetara Kaleko Musika Jaialdi Nazioartekoaren VIII. Edizioan

2010/09/07
• 13 nazio ezberdinetako 37 musika taldek eman zuten izena aurtengo ediziorako • 9 banda aukeratu dituzte antolatzaileek aurkeztutako proposamenen artean • Izen eman zuten banden sorterrien eta estiloen aniztasuna, kalitatea, ibilbidea eta curriculumak izan dituzten kontuan antolatzaileek • Ekainaren 21etik 23ra bitartean izango da jaialdiaren aurtengo edizioa Amorebieta-Etxanon • Besteak beste direla, FANFARRE SUGARRI euskal bandak jardungo du

Amorebieta-Etxano, 2013ko apirilaren 16a. Beste urte batez, Haizetara Kaleko Musikaren Nazioarteko Jaialdia ospatuko da Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra bitartean, Udalak antolatuta.
Edizio honetarako 13 herrialdetako 37 taldek aurkeztu dute beren proposamena (oso jatorri ezberdinetako proposamenak hain zuzen ere: Mexiko, Amerikako Estatu Batuak, Herbehereak, Eslovenia, Ingalaterra, etab.). Aurtengo edizioko lehiaketan parte hartuko duten 9 bandak aukeratu dituzte antolatzaileek proposamen horien guztien artean.
Ohi bezala, kalitateari eta estiloen eta sorterrien aniztasunari erreparatu zaie taldeen aukeraketa egitean, bai eta izena emanda zeukaten banden ibilbideari eta curriculumari. Aipatzekoak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeen kultura-aniztasuna eta estilo-ezberdintasuna. Honakoak izan dira, hain zuzen, hautatu diren taldeak:
-BLAAS OF GLORY, Overijssel-HOLANDA
-ACOUSTTEEL GANG, Bordeaux-FRANTZIA
-KAR CES BRASS BAND, Cerkno-ESLOVENIA
-LES BUSICIENS, Waasmunster-BELGIKA
-MO´BETTER BAND, Roseto degli Abruzzi- ITALIA
-THE DIXIE TICKLERS, London- INGALATERRA
-LE BUS ROUGE,   Lyon- FRANTZIA
-EL PUNTILLO CANALLA BRASS BAND,   Segovia- ESPAINIA
-FANFARRE SUGARRI,   Durango- EUSKADI

Oso estilo ezberdinak dituzten bandak dira, hasi dixieland estilotik eta heavyraino, funkia, 70eko hamarkada, latindarra, Balkanetakoa, reggaea, jazza, perkusioa eta abar alde batera utzi gabe. Denek partekatzen dute, ordea, ezaugarri bat: kaleko musika jotzen duten banda dira guztiak. 


Informazio gehiago, web orri honetan: http://www.haizetara.com/2013/