Kaleko musikaren nazioarteko Haizetara jaialdiaren VIII. edizioa prest dauka Amorebieta-Etxanoko Udalak.

2010/09/07
• Jadanik erabat finkaturik dagoen fanfarreen, banden eta kaleko musikaren jaialdia ekainaren 21ean, 22an eta 23an ospatuko da. • Banden musika estiloak bariatuak dira: hasi dixieland estiloan eta heavyraino, funka, 70eko musika, latindarra, Balkanetakoa, reggaea, jazza, perkusioa, eta abar alde batera utzi gabe. • Taldeek 10.000 euroko saria irabaz dezakete; publikoaren sari berezia, 4.000 eurokoa, ere badago, eta instrumentu-jolerik onenarentzako saria ere bai, 1.000 eurokoa. • Beste urte batez, hasiera emango dio Jaialdiak udalerriko udaldiko kultura eta aisialdi programazioari. Joan den urtean 3.000 lagunetik gora erakarri zituen Amorebieta-Etxanoko Pintxoen Ibilbidea gauzatzeko, “Zornotzan JAN ALAI” programa, aire zabaleko Enrike Renteria pintura lehiaketa eta herriko jaiak dira uda sasoiko gainerako programa aipagarrienak.

Amorebieta-Etxano, 2013ko ekainaren 13a. Hasi dixieland estiloan eta heavyraino, funka, 70eko musika, latindarra, Balkanetakoa, reggaea, jazza, perkusioa, eta abar alde batera utzi gabe. Denak datoz bat, oraingo honetan,  elementu bati dagokionez: kaleko musika jotzen duten banden eskutik iritsiko dira.
Horixe baita Haizetara jaialdiaren arima eta esentzia. Ekainaren 21etik 23ra bitartean Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz blaituko dituen Kaleko Musikaren Nazioarteko Jaialdi honen VIII. edizioa datorkigu aurten, jaialdia finkaturik eta sendoturik dagoela erakutsiaz.

Aurtengo edizioan 13 naziotako 37 musika-taldek aurkeztu dute beren proposamena (oso jatorri ezberdinetakoak: Mexiko, Estatu Batuak, Herbehereak, Eslovenia, Ingalaterra, etab.). Proposamen horien guztien artean, VIII. edizio honetan lehiatuko diren 9 taldeak aukeratu dituzte antolatzaileek. 

Beste urte batez, hasiera emango dio Jaialdiak udalerriko udaldiko kultura eta aisialdi programazioari.  Joan den urtean 3.000 lagunetik gora erakarri zituen Amorebieta-Etxanoko Pintxoen Ibilbidea gauzatzeko, “Zornotzan JAN ALAI” programa, aire zabaleko Enrike Renteria pintura lehiaketa eta herriko jaiak dira uda sasoiko gainerako programa aipagarrienak.

8. urtea kaleko musikaz blaituta

Haizetara jaialdia duela zortzi urte sortu zen Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik (VIII. edizioa da aurtengoa) eta San Juan jaietatik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen da. Kaleko musika-banden eta kaleko musika-taldeen lehiaketa da. Udalerriko artxibo historikoetara bilduta dagoenaren arabera, sarritan gauzatzen ziren kaleko musika-kontuak San Juan jaietan. Horrela, XX. mendearen hasiera aldean, 1913 urte inguruan puntu gorena lorturik, San Juan suak eta musika loturik ospatzen zituzten jaiak berreskuratu nahi izan zituen Udalak Haizetara jaialdiaren bidez.
Herritarrak biltzeko deia zabaldu ez ezik, musika alorrarekiko lotura daukaten guztiak ere erakarri nahi ditu, mundu zabalean kaleko musikaren arloan berrienak eta berritzaileenak diren joerak ezagutzeko parada eskainiz.

Partaideak

Honakoak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten bederatzi bandak:
-SUGARRI (Durango. Euskadi)
SUGARRI.- Durangoko banda beteranoa, 18 musikarik osatua. Sari garrantzitsuak jaso dituzte azken urteotan Frantzian (Rochechouart 2010; Condom-eko banda lehiaketa eurparra 2012…). Nazioarteko pop abestiez baliatuta, errepertorio gaurkotua dute (Abba, Rihanna, AC&DC, Skalariak...). Soinu potentzia handia darabilte, eta erritmo kutsagarriak.

-THE DIXIE TICKLERS  (Londres. Ingalaterra)
Londresetik datorkigun banda honek New Orleanseko jazz tipikoa den dixiearen erritmoetan dauka bere errepertorioaren oinarria, eta estilo garaikidea eta modernoa dute ezaugarri. Dom James klarinete-jole eta zuzendariaren gidaritzapean, seikotea (Haizetara jaialdirako handiagoturik dator, bederatzi izango  baitira) askotan ibili da jiran, Europan eta Europatik kanpo. 2012an hamabost eguneko jira egin zuten Australian barrena.

- BLAAS OF GLORY (Overijssel. Holanda)

2007an ekin zioten banda honetakoek euren abenturari. Tuba, saxofoia, txirula, xilofonoa, banjoa, soinua, gitarra akustikoa, danborra eta bonboa, eta ahots harmoniatsua lagun dituztela, heavy metaleko kale banda hau –ezin izaten  da falta Europako hainbat jaialditan: Sonisphere, Wacken eta Budapesteko Sziget jaialdietan esaterako-, bizigarri gertatzen da abesti klasiko arrakastatsuenentzat, hard rockaren historiaurretik hasita. Aipatzekoak dira, besteak beste, The Final Countdown (Europe) eta Running with the Devil (Van Halen) abestien moldaketak, edo Highway to Hell (ACDC) gaiaren interpretazio izpirituala.

- LES BUSICIENS (Waasmunster. Belgika)

Zazpi musikari belgikarrek osatuta dagoen banda honek (perkusioa, gitarra, akordeoia, kontrabaxua, saxoa, tronpeta eta txirula) musika tourneéa egiten du urtero, herri eguzkitsuen artean aukeratuta (Frantzia, Espainia, Italia... Esan behar da Kongora ere iritsiak direla). Udako lurrinak, Balkanetako erritmoen, erritmo latindarren, reggaeren, skaren.... konbinazioa. Bidaia dute abestien inspirazio iturri, eta hala antzeman dakioke grabatuta dituzten bi CDetan: À la belle étoile” eta Fou à la folie.

- MO´BETTER BAND (Roseto degli Abruzzi. Italia)

Italiako Teramo probintziatik, Abruzzo eskualdetik, datorkigu hamabost musikarik osatuta dagoen talde handi hau. 2003an sortu zen, eta Spike Lee zuzendari duen Mo better blues filma dute euren izenaren iturburu. Errepertorioa zinez da orijinala, eta 70eko hamarkadako Funky izpiritua dute oinarri. Energia lehergarriaz, soul, jazz eta disko musika ere interpretatzen dute italiarrek.

- LE BUS ROUGE (Lyon. Frantzia)

Lyongo Le bus rouge fanfarrearen proposamenean folkaren doinu dantzagarriak eta beraiek idatzitako konposizioak daude. Kaleko talde honen orijinaltasuna musika tradizionalen eta gaur egungoen, inprobisazioen eta erritmo eta melodien kiribilen konbinazioan datza. Fanfarreetan ohikoak izaten diren musika tresnekin batera (metaleak, saxoa, klarinete...) Okzitaniako danborra eta Languedoc-eko bonbarda dakartzate.

- ACOUSTEEL GANG (Bordeaux. Frantzia)

Bordeletik datorren steeldrums (Trinidad eta Tobagon jatorri duten metalezko danborrak) banda honek uholdeen modura blaitzen ditu kaleak salsa, jazz, rock, kalipso… doinuekin. Ia 20 urte dira sortu zela, eta hainbat jaialditan ibili izan dira Europan zehar, hurbilen ditugunetara ere heldurik (Musikale, Kalealdi, Umore azoka…).

- EL PUNTILLO CANALLA (Segovia. Espainia)
Femuka jaialdiaren antolatzaileak izanik (Kaleko banden Segoviako jaialdia), esperientzia dute kaleko musikaren jaialdietako partaide moduan Frantzian (Montpelierreko fanfarreen jaialdia), Holandan (Maastricheko fanfarreen Europako jaialdia), Italian,  Arabiar Emirerri Batuetan, Bartzelonan (Busker´s festival) edota Madrilgo Fitur Azokaren azken edizioetan.

- KAR CES BRASS BAND (Cerkno. Eslovenia)
Esloveniako Cerkno hiri txikitik dator 9 musikarik osatutako talde hau. New Orleanseko kaleko jazza eta Balkanetako erritmoak nahasturik sortu dute euren estiloa, eta mundu mailan kaleko bandarik onenak erreferentziatzat hartuta eratu duten errepertorioa interpretatzen dute (Youngblood brass band, Rebirth brass band, Ciorcalia fanfarrea...).

Banda gonbidatuak, berriz, Zubiaur Band eta Zaparrada Batukada dira.

Nazioarteko lehiaketan parte hartzen duten taldeek 10.000 euroko saria irabaz dezakete, kide ospetsuek osatuta dagoen epaimahaiak hartzen duen erabakiari jarraiki. Publikoaren sari berezia, 4.000 eurokoa, ere badago, eta instrumentu-jolerik onenarentzako saria ere bai, 1.000 eurokoa, Interklabe enpresak emana.

Publikoaren sari berezia EKIN S. Kooperatiboaren babesa dauka. Ekainaren 22an, hau da, larunbatean, iluntzeko 20:00etatik gaueko 01:30era bitartean Sabino Arana kalean egongo den kutxan nork bere botoa emanda ebatziko da zein den talde irabazlea.

Lehiaketaren egitaraua
Ostirala, ekainak 21

19:30 Zelaieta parkea. Taldeen aurkezpena eta lehiaketaren hasiera.
20:00 Sagardotegia (Zelaieta parkea). Luis Urrengoetxea kalea. LE BUS ROUGE
20:30 Arraibi Plaza. Herriko Plaza. Garagardotegia (Zubiondo plaza) ZAPARRADA BATUKADA (lehiaketaz kanpo)
Andra Mari plaza - Taberna (Gernika plaza). LES BUSICIENS
21:00 Sabino Arana kalea. DIXIE TICKLERS
Gudari kalea. Ogenbarrena. KAR CES BRASS BAND
21:30 Kalbario plaza. Arraibi plaza. BLAAS OF GLORY
22:00 Zezilia Gallarzagoitia kalea (Luxury - Hoggans). Taberna (Gernika plaza). EL PUNTILLO CANALLA
23:00 EH Enparantza. Sagardotegia (Zelaieta parkea). MO’ BETTER BAND
24:00 Abasolo Apezpiku kalea. Garagardotegia (Zubiondo plaza). SUGARRI FANFARRIA

Larunbata, ekainak 22

13:00 Euskal Herria enparantza. Kalbario plaza. DIXIE TICKLERS
Gernika plaza - San Juan kalea. SUGARRI FANFARRIA
Zezilia Gallarzagoitia eta Abasolo apezpiku kaleak. LES BUSICIENS
19:00 Herriko Plaza - Andra Mari plaza.  MO’ BETTER BAND
Euskal Herria enparantza- Luis Urrengoetxea kalea. KAR CES BRASS BAND
Zezilia Gallarzagoitia eta Abasolo apezpiku kaleak. ACOUSTEEL GANG
20:00 Nafarroa kalea. BLAAS OF GLORY
Harrison parkea. Sagardotegia (Zelaieta parkea). ZAPARRADA BATUKADA (lehiaketaz kanpo)
20:30. Kalbario plaza. LE BUS ROUGE
Luis Urrengoetxea kalea. EL PUNTILLO CANALLA
21:00 Gudari kalea. Ogenbarrena. MO’ BETTER BAND
Zezilia Gallarzagoitia kalea. SUGARRI
Arraibi plaza. LES BUSICIENS. KAR CES BRASS BAND
Taberna (Gernika plaza). ACOUSTEL GANG. DIXIE TICKLERS
22:00. Sagardotegia (Zelaieta parkea). EL PUNTILLO CANALLA. ACOUSTEL GANG
23:00. Garagardotegia (Zubiondo plaza). LES BUS ROUGE. BLAAS OF GLORY

Igandea, ekainak 23

11:30 Auzoertan zehar (Ixer, Gane, Ogenbarrena, Zubipunte)
SUGARRI
EL PUNTILLO CANALLA
MO´ BETTER BAND
Hirigunean (Herriko plaza, Sabino Arana kalea, EH Enparantza, Luis Urrengoetxea kalea, Gernika plaza, Andra Mari plaza, Kalbario plaza, San Juan kalea).
KAR CES BRASS BAND
LES BUS ROUGE
ACOUSTEL GANG
BLAAS OF GLORY
LES BUSICIENS
DIXIE TICKLERS
13:00 Zelaieta parkeko kioskoan, saridunen iragarpena eta sari-banaketa.

Kepa Junkeraren bilduma pribatua

Udalerrian biziko den eta urterik urte zornotzar guztiak biltzen dituen musika giroaren osagarri, erakusketa berezia izango da ikusgai Zelaieta zentroan ekainaren 17tik 30era bitartean; izan ere,
nazioarte mailan euskal musikaririk ospetsuenetakoa den Kepa Junkera urteak joan urteak etorri bilduz joan den musika tresna hauspodunen kolekzio berezia (trikitixak, bandoneoiak, kontzertinak...) partekatuko baitu Haizetara Jaialdiarekin eta Amorebieta-Etxanorekin,

Gastronomia gune berria

Haizetara jaialdiak proposatu ohi dituen gastronomia guneetan berrikuntza dago aurtengo edizioan, Arraibi plazan ere konbinatu egingo baitira zerbait jateko edota edateko gogoa eta lehiakide diren musika banden kontzertuak, ondorengo zerrendarekin bat eginik:

- Euskal Taberna. Gernika plazan jarritako karpan, bertoko produktuak eskainiko ditu: txakolina, ardoa, sagardoa, gazta, txerrikiak... denak Euskadin ekoitziak.
- Sagardotegia. Zelaieta parkean kokaturik, Amorebieta-Etxanon egindako sagardoa eta sagardotegietako produktu ohikoak.
- Garagardotegia. Zubiondo plazan bisitatu ahalko da. Alemaniako garagardotegietan aurki daitezkeen produktuak edukiko dituzte bertan: mota ezberdinetako garagardoak, saltxitxak, txerri-ukondoa...

Horiezaz guztiez gain, Jam Session direlakoak antolatuko dira Harrison Hotelean ekainaren 21ean (ostirala) eta 22an (larunbata), gaueko 23:30ean.