Gurasoentzako tailerra eskainiko du Zelaieta zentroak, umeentzako Mindful meditazio teknika berriari buruz

2015/02/17
• Maitasunari eta umeen heziketako mugei buruzko hitzaldia ere izango da.

Amorebieta-Etxano, 2015eko otsailaren 17a. Haurren heziketan lagungarri gerta dakizkiekeen jarraibideetan edota tekniketan trebatzeko interesa duten gurasoentzako bi proposamen berritzaile programatu dira Zelaieta zentroan.

Batetik, otsailaren 23an, iluntzeko 19:00etan, hitzaldia eskainiko du Virginia Belategi psikologoak “maitasuna eta mugak gure seme-alaben heziketan” gaitzat hartuta, faktore bi horiek seme-alabe garapenean daukaten garrantzia transmititzeko.

Bestetik, martxoan, hilaren 2an, 9an eta 16an hain zuzen ere, Emozioarte gabineteko  Soraya Díez González psikologoak Zoriontasunean Hezitzen tailerra emango du, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara. Umeentzako egokiak diren jardueren bitartez, Mindful izeneko erlaxazio teknika landuko da bertan. Tailerraren prezioa 20 eurokoa da, eta honakoak dira jorratuko diren edukiak: Mindful gurasoak, arretari arreta, sentimenduak erabiliz, pazientzia ekoiztuz eta ametsak sortuz. Parte hartzeko interesa dutenek otsailaren 26ra bitartean eman ahal dute izena.

Aldez aurretik izena emanda, umeen zainketa-zerbitzua eskainiko da, bai batean eta bai bestean.