Gudari kalean trafikoa etengo da asteburuetan eta jaiegunetan

2018/08/10
• Neurri honek oinezkoen segurtasuna handituko du • Ostiral arratsaldeko 17:00etan hasi eta igandeko 22:00ak arte egongo da trafikoa etenda

Amorebieta-Etxano, 2018ko abuztuaren 10a. Amorebieta-Etxanoko Udalak trafikoa etengo du Gudari kalean asteburuetan eta jaiegunetan. Oinezkoen segurtasuna handitzeko, Gudari kaleko 1-11 zk.en arteko tartean trafikoa etengo da ostiral arratsaldeko 17:00etatik igande gaueko 22:00ak arte. Jaiegunetan eta egun berezietan, 24 orduz etenda egongo da. Honen berri aldez aurretik emango da bando baten bidez eta web orrian jarriko den ohar baten bidez.

Tarte honetan oinezko ugari ibiltzen da, asko eta asko adingabeak, parkera edo Zelaieta Zentrora doazenak. Honek hauen segurtasuna handituko du. Udaltzainek, larrialdi zerbitzuek, udal zerbitzuek eta taxilariek barrik izango dute bertara sartzeko aukera.